Atzoko beherakadaren ostean, goranzko joera hartu dute berriz nazioarteko burtsek

AEBtako ekonomia atzeraldian sartuko den kezka zabaldu da merkatuan azken egunotan, eta Asiako burtsetan beherakada handiak izan dira. Gaur, ordea, igo egin dira indizeak

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Pasa den ostiral gauean eta atzo nazioarteko burtsa nagusietan zenbaki gorri handiak izan ziren. Ostiralean, Estatu Batuetatko enplegu datuak espero baino okerragoak izateak kezka piztu zuen Wall Streeten. Uztailean, AEBetako ekonomiak soilik 114.000 lanpostu sortu zituen, eta langabezia tasa %4,3ra igo zen.

Asiako burtsetan izan ziren beherakadarik nabarmenenak eta AEB atzeraldian sartu zitekeenaren mamua zabaldu zen. Aitzitik, hiru egunez jarraian beherakadak izan ostean, Japoniako Nikkei indizeak %10,23ko igoerarekin itxi du saioa, 2008tik izandako hazkunderik handiena (atzo %12,4ko beherakada izan zuen).

Merkatuko aditu askoren arabera, udako hilabete baten bilakaera da soilik, eta ez dute uste AEB atzeraldian sartuko denik. Beste batzuek, ordea, atzeraldi baten atarian egon daitekeela iritzi diote.

Europako burtsetan beherakada leunagoa izan zen, eta gaurko saioa goranzko adierazleekin abiatu dute. Alemaniakoak %77 egin du gora, Ibex 35 espainiarrak %51, Londreskoak %0,34, Milangoak %0,24, eta %0,04 Pariskoak. Halaber, gaur goizean itxi dituzte AEBn merkatuak. Wall Streetek azken bi urteetako daturik kaskarrekin amaitu du saioa. Dow Jones indizeak % 2,60 egin du atzera, eta Nasdaqak, %3,43. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK