BasqueFIK finantza eta inbersio klusterra sortu da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Lankidetza publiko-pribatuari esker sortutako erakundea da, eta Urkulluren hitzetan, “Euskadiko lehen finantza eta inbertsio klusterra izango da".
Irabazi asmorik gabeko elkartea tokiko ekonomiaren “finantza eta inbertsio ekosistema eraldatzeko, enpresa eta industria sarearen lehiakortasun iraunkorrari laguntzeko, eta lurraldeko ongizatea eta garapena handituko dituen ekonomia sozialagoa eta iraunkorragoa sortzeko” jaio da.
Lehendakariarekin batera izan dira gaurko aurkezpen ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, eta BasqueFIKen talde sustatzailearekin bildu dira bertan.
Kluster berriko burua Artizarra fundazioko Jon Ander de las Fuentes izango da eta lehendakariordea Kutxabankeko Fernando del Hoyo. SPRI taldea eta Finantzen Euskal Institutua daude sustatzaileen artean, eta erakunde pribatuen artean, besteak beste, Elkargi, BBK Fundazioa, Garrigues, Kutxabank, Laboral Kutxa edota Norgestion.