• FINANTZAK
  • Finantzen sektoreko berrikuntza eta etorkizunari buruz hausnartu dute Basquefiken topaketan

Finantzen sektoreko berrikuntza eta etorkizunari buruz hausnartu dute Basquefiken topaketan

Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak txosten bat aurkeztu du, non EAEren finantza, industria eta teknologia gaitasunak zein aukerak aztertu diren

Bilbon egin da IV. topaketa | Argazkia: Basquefik
Bilbon egin da IV. topaketa | Argazkia: Basquefik
2026ko azaroaren 10a - 16:02
Eg. 2026ko azaroaren 10a - 16:11

Euskadi: The Future of Financial Innovation izenburupean egin da gaur Bilbon Basquefikek antolatutako IV. topaketa. Euskadiko Finantza eta Inbertsio Klusterrak prestatutako ekitaldian finantza erakundeetako, erakunde publikoetako eta enpresa teknologikoetako ordezkari zein nazioarteko adituek parte hartu dute, xede izanik finantza sistema eraldatzen ari diren aldaketa nagusiak aztertzea, baita EAEn dauden aukerak identifikatzea ere.

 

Besteak beste, finantzetan aplikatutako adimen artifizialaz, ordainketa sistemen bilakaeraz, banku eta aseguru sektoreen eraldaketaz, finantza merkatuetako azpiegitura berriez eta tokenizazioaz hitz egin dute jardunaldian.

Basquefikek berak adierazi duenez, "une nagusietako" bat Euskadiko Finantza eta Teknologia Ekosistemaren Txosten Estrategikoaren aurkezpena izan da. Azterlan horretan EAEren gaitasunak aztertu dituzte finantza, teknologia, industria eta inbertsioei erreparatuta, eta nazioarteko beste zortzi herrialderekin (hala nola Eskozia, Irlanda eta Suitza) alderatu da lurraldeko ekosistema.

 

Europako Banku Zentraleko María Sáenz de Buruaga ere izan da topaketan, zeinak euro digitala eta ordainketa sistemen eraldaketa izan dituen hizpide. Solasaldiak egin dituzte orotariko eragileen artean, eta nazioarteko jardunbide egokiak ere ezagutarazi dira, Finnovista eta Coinscrap enpresen bitartez. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain