BBKk 231 milioiko erreserba funtsa eratu du Kutxabanken posizioari eusteko

Legeak hala ezarrita, nahitaezko betekizuna da 200 milioi eurotik gorako erreserba funtsa izatea

BBKko ordezkariak erreserba funtsen inguruko agerraldian | Argazkia: Europa Press BBKko ordezkariak erreserba funtsen inguruko agerraldian | Argazkia: Europa Press

BBK Fundazioak osatu du Kutxabanken errotzea bermatzeko legeak eskatzen dion gutxieneko kopurua, bere akzioen %57aren jabe baita. Abenduaren 27ko 26/2013 Legeak dioenez, 200 milioi eurotik gorako erreserba funtsa sortu behar zuen gutxienez, balizko erreskate bati aurre egiteko gaitasuna izateko. Hala, 231 milioiko erreserba funtsa eratu du BBKk.

Xabier Sagredo BBK Fundazioko presidenteak Bilbon emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez, legeak ezarritako epemuga baino bi urte lehenago amaitu du erreserba funtsen betekizuna, eta “egindako kudeaketa bikainari esker” izan dela aurreratu du.

2015ean ekin zion BBKk erreserba funts hori osatzeari, eta orduz geroztik, diru poltsa horretara urtero ekarpenak egiten aritu da. Kutxabanken kontrolari eusteko beste bidea desinbertitzea zen, baina Sagredok nabarmendu duenez, “biderik zailena” aukeratu bazuten ere, erabaki “egokiena” izan zen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK