• FINANTZAK
  • BBVAk enpresa berritzaileei zuzendutako finantza-zerbitzu berria sortu du

BBVAk enpresa berritzaileei zuzendutako finantza-zerbitzu berria sortu du

Spark izeneko zerbitzua aurrera eramateko, 50 aholkulari izango dira lanean Espainian eta Mexikon

David Puente, BBVAko Client solutions arloko arduraduna | Argazkia: BBVA
David Puente, BBVAko Client solutions arloko arduraduna | Argazkia: BBVA
2022ko uztailaren 13a - 16:46

BBVAk Spark izeneko jarduera abiarazi du, startup deituriko enpresa berritzaileei finantza-zerbitzu integralak eskainiko dizkiena. Hala, gaian espezializatutako 50 bat aholkulari izango dira lanean datozen sei hilabetean Espainian eta Mexikon. David Puente BBVAko Client Solutions arloko arduradunak azaldu duenez, negozioa “sendotzen” doan heinean, “beste herrialde batzuetara ere zabaltzeko” asmoa dute.

 

Eskaintza fase aurreratuagoetan dauden teknologia enpresei dago zuzenduta, merkatu berrietan sartzeko aukera ematen duten produktu edota eragiketa korporatiboen bidez finantzatuta.

Gainera, banketxeak jakitera eman duenez, aholkularitza eskaintzen du bat-egiteen eta eskuratzeen eragiketetan zein Burtsara ateratzeko prestakuntzan. BBVA Spark-ek, bestalde, arrisku-kapitaleko funtsetan inbertitzeko erabili beharreko estrategia erabakitzen duen arloa ere bere gain hartzen du. Horien artean leudeke, Propel edo Sinovation Ventures, eta baita Leadwind, Lowercarbon edo Fifth Wallen egindako azken inbertsioak ere.

BBVAko Client solutions arloko arduradunak adierazi duenez, jardueraren merkaturatze ofiziala egin aurretik, 500 bezero inguru dituzte Espainia eta Mexikon eta kopurua handitzea espero dute, negozio horren “behar eta gogo handia” sumatzen dutelako.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain