CaixaBankek 3.145 milioiko irabaziak izan ditu 2022an, ia %30 gehiago

Interes-tasen igoeraren ondorioz marjinak handitu ditu eta bereziki horri zor zaio etekinen gorakada

Caixabanken gunea | Argazkia: Europa Press Caixabanken gunea | Argazkia: Europa Press

CaixaBankek 3.145 milioi euroko irabaziekin itxi zuen 2022. urtea, hau da, 2021eko ekitaldian baino %29,7 irabazi gehiagorekin. Interes-tasen igoera funtsezko elementuetako bat izan da CaixaBankek emaitza positiboak izateko, marjinak handitu baititu. Era berean, gora egin dute aseguruen kontratuengatik lortutako diru-sarrerek (%33) eta bankuko komisioek (%1,7).

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako dokumentazioaren arabera, erakundeak irabazien %55 (1.700 milioi) dibidenduak ordaintzeko erabiliko du. 2021ean baino %58 gehiago da kopuru hori. CaixaBankekko administrazio kontseiluak akzio bakoitzeko 0,2306 euroko dibidendua ordaintzea proposatuko dio akziodunen batzarrari apirilean.

2022ko emaitzak aurkeztearekin batera, CaixaBankek Bankiarekin bat egiteko prozesua amaitu dela nabarmendu du, eta ondorioz, langileak murriztu egin direla. Bankiarekin egindako bat-egiteak %39,8 apaldu ditu Jose Ignacio Goirigolzarri buru duen banketxearen emaitzak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK