• FINANTZAK
  • EAEko enpresentzako kreditua 2012tik zifra gorenean kokatu da 2025ean

EAEko enpresentzako kreditua 2012tik zifra gorenean kokatu da 2025ean

438.821 milioi eurokoa izan da, %9,3 gora egin ostean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 11a - 10:10

Enpresei emandako kreditu berriak %9,3 egin zuen gora 2025ean, Confebaskek argitara eman duenez. 438.821 milioi euroan kokatu zen, 2012tik bere zifrarik altuenean. Enpresa handien maileguak izan ziren bereziki hazi zirenak, %15,7. ETEen kasuan, hazkundea %4,1ekoa izan zen.

 

Zalantzazko kredituari dagokionez, %3,4 jaitsi zen 2025eko azken hiruhilekoan. Seigarren hiruhilekoa da segidan beherakadarekin, eta 18.830 milioi euroko zifran kokatu da, 2008tik zifra txikiena izanik. Kreditu horrek erreferentzia egiten dio bankuak ez kobratzeko arrisku handikotzat jotzen duen maileguari, eta sarri berankortasunarekin ere lotura izan dezake. 

Finantzazio kostuak apur bat egin du gora, aurreko hiruhilekoetan ez bezala. Zehazki, %3,2 hazi da ETEen kasuan, eta %3,42 enpresa handienean. Urtebeteko Euriborrak ere hazkundea izan du. Uztailean %2,08an kokatu bazen, otsailean %2,22ra hazi da. Urru du, baina, 2023ko urriko %4,16.