Eduardo Ruiz de Gordejuela izango da Kutxabankeko kontseilari delegatu berria

Kutxabankek etxeko zuzendarietako bat aukeratu du hedapen estrategiari eusteko

Eduardo Ruiz de Gordejuela | Argazkia: Europa Press Eduardo Ruiz de Gordejuela | Argazkia: Europa Press

Kutxabankek kontseilari delegatu aldaketa iragarri du, eta Eduardo Ruiz de Gordejuelak hartuko du kargua, orain arte Txikikazko Bankuko zuzendari nagusia izan denak. Javier Garcia Lurueña orain arteko kontseilari delegatua, berriz, Cordobara joango da, Cajasur erakundeko presidente ez-exekutiboa izaten jarraituko baitu. Ruiz de Gordejuela, aldiz, Aitor Aranburuk ordezkatuko du Txikikazko Negozioko zuzendari lanetan, orain arte Kutxabankek Banka Pertsonaleko zuzendari izan denak. 

"Sarearen tamaina egokitzeko prozesua amaitu denez, orain gure lehentasuna bezeroentzako arreta hobetzea izango da, arreta pertsonalizatua, gardentasuna eta profezionaltasuna oinarri hartuta", adierazi du kontseilari delegatu berriak kargua hartzean. 

Ruiz de Gordejuelak euskal taldean egin du bere ibilbide profesional osoa, eta 2018an hartu zuen Txikikazko Bankuko zuzendari nagusi kargua. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Ezagutzaren Kudeaketan Masterra du unibertsitate berean. 1992an iritsi zen BBKra, eta 2008an Bizkaiko Txikikazko Negozioko zuzendari eta urtebete geroago zuzendariorde izendatu zuten.

Etekinak gora

Kutxabankek 330,5 milioi euroko etekin garbia izan zuen 2022an, aurreko urtean baino %52,7 handiagoa. Hala ere, oraindik ez da pandemiaren aurreko irabazietara iritsi, 2019an irabazitakoa baino 21,6 milioi euro gutxiago lortu baitzituen.

“Gerraren eta inflazio altuaren ondorioz hazkunde ekonomikoa moteldu bada ere, horri aurre egiteko gaitasuna erakutsi dugu”, zioen Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak emaitzen aurkezpenean. Zuzendari aldaketarekin, hazkundeari eutsi eta hedapen estrategia handitu nahi du taldeak orain.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK