• FINANTZAK
  • Elkargi eta Kenta Capitalek 3,2 milioi eurorekin finantzatuko dute Libere Hospitality Group

Elkargi eta Kenta Capitalek 3,2 milioi eurorekin finantzatuko dute Libere Hospitality Group

Bi finantza erakundeek sortutako zor funtsak Bizkaian itxi duen lehen eragiketa da

Argazkia: Elkargi
Argazkia: Elkargi
2026ko irailaren 3a - 12:39
Eg. 2026ko irailaren 3a - 16:30

Elkargik eta Kenta Capitalek lehen eragiketa itxi dute Bizkaian iaz elkarrekin eratu zuten zor funtsaren bidez, eta Libere Hospitality Group (LHG) enpresak 3,2 milioi euroko finantzaketa jasoko du 5 urteko epean.

 

2019an sortutako konpainia da LHG eta turismo sektorean dihardu, hotel, ostatu eta apartamentuen kudeaketan, hain zuzen. Elkargik jakinarazi duenez, enpresak gaur egun, 2.400 aktibo ditu bezero zorroan eta beste 1.200 eragiketa ditu martxan, Espainiako "ostatu alternatiboen operadore nagusia" delarik. Espainiako Estatuko hiri nagusietan egin ditu eragiketak, eta nazioarteko hazkundea ere badu jomugan; Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Portugal eta Grezia, batik bat.

Elkargik adierazi du LHGk "eredu tradizionalak zalantzan jartzeko gaitasuna izan duela, teknologia propioaren garapenean oinarritutako eredu bati esker", eta horri esker, “aktiboen jabeei merkatuko errentagarritasun handienak" eta erabiltzaileei "premium kokapenetan dauden ostatuetan esperientziarik onena" bermatu ahal izan diela.

 

Líbere Hospitality Groupeko kontseilari delegatu Mikel Rodríguezek ziurtatu du eragiketa hau "babes handia" dela eurentzat, "nazioarteko hazkunde unean" direlako. Zehaztu duenez, “finantzazio egitura berria konpainiaren inbertsio egutegira" egokitzen dela.

Zenon Vazquez Elkargiko arduradunak, bestalde, adierazi du Kenta Capitalekin batera Bizkaian itxi duten lehen eragiketa honek erakusten duela “enpresa ehunaren alde” duten “konpromisoa”, enpresa txiki eta ertainei finantza soluzioak eskainita. "Libere Hospitality Group bezalako enpresa bati bere hazkunde planean laguntzeak funts honen izateko arrazoia islatzen du", zehaztu du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain