Erreserba Federalak bere horretan mantendu ditu interes tasak

AEBko finantza erakundeak ez du uste egokia denik interes tasak jaistea, inflazioa % 2ra "modu jasangarrian" mugitzen ari denaren konfiantza izan arte

Argazkia: Estatu Batuetako Erreserba Federala Argazkia: Estatu Batuetako Erreserba Federala

Seigarren bileraz jarraian, interes tasak bere horretan mantentzeko hautua egin du Estatu Batuetako Erreserba Federalak eta diruaren prezioa %5,25-%5,5 artean kokatu da. Gauzak horrela, %5etik gora jarraitzen dute tasek, 2001eko urtarrilaz geroztik izandako mailarik altuenean. 

AEBko finantza erakundeak ohartarazi duenez, ez du uste interes tasak jaistea egokia denik inflazioa % 2ra "modu jasangarrian" mugitzen ari denaren konfiantza izan arte.

Iragan astean AEBko Merkataritza Departamentuak kaleratutako informazioaren arabera, urte arteko inflazioa %2,7an kokatu da martxoan, otsailetik bi hamarren baino gehiago gora eginda. 

Jerome Powell Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federaleko presidenteak diskurtso gogorra eskaini du, eta banku zentralak duela hilabete eta erdi iragarri zituen tasak jaisteko aurreikuspenak urrundu ditu: "Inflazioari buruzko irakurketak aurreikuspenen gainetik egon dira. Litekeena da konfiantza handiagoa izateak aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izatea. Prest gaude funts federalen egungo maila objektiboari eusteko behar den denboran”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK