Espainiako Bankua galeretan dago

Estatuak 2.000 milioi euro ordaintzeari utzi egingo dio, beste hiruzpalau urtean galerak izaten jarraitzea aurreikusten baita

Argazkia: Espainiako Bankua Argazkia: Espainiako Bankua

Espainiako Bankua galeretan dago, euroguneko beste 19 banku zentral bezala, azken aldian izandako tasen igoera handien ondorioz. Espainiako Bankuak gutxienez hiruzpalau urtez galerak izan ditzake, azken 40 urtean irabaziak eman arren.

Hala ere, badirudi egoera ez dela kezkagarria, Espainiako Bankuak 31.000 milioi euroko hornidura metatua baitu, eta ez du birkapitalizatu beharrik izango.

Aldiz, Estatuak Espainiako Bankuaren egoera berezi hori pairatuko du, diru-kutxa publikoek ez baitituzte orain arte ikuskatzaileak lortzen zituen irabaziak (2.000 milioi euro inguru urtean) sartuko.

Europako Banku Zentralaren babespean dauden 20 banku zentralek ez dute dirua irabazteko helbururik, prezioen egonkortasuna ziurtatu besterik ez dute egin behar.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK