Euriborra maldan gora

Hipoteka maileguen erreferentziazko indizeak % 0,2an hasi du maiatza.

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022ko maiatzaren 2a - 22:54
Eg. 2022ko maiatzaren 3a - 10:01

Sei urtez tasa negatibotan egon eta gero 12 hilabeterako batezbesteko euriborrak positiboan bukatu zuen apirila, % 0,013an. Maiatzeko lehen egunean goranzko joera areagotu egin da . Eguneko balioa % 0,213ra igo da, aurreko hileko azken eguneko balioa baino 47 milaren altuago.

 

Europako Banku Zentralak moneta politikoa gogortuko duela esan du eta baliteke uztailetik aurrera tasak igotzea. Estatu Batuetako Erreserba Federalak bilera du asteazken honetan eta litekeena da 50 puntutan igotzea tasak.

2016ko otsailean tasa negatibotan sartu zen euriborra lehen aldiz. EBZk euroguneko susperraldia sendotzeko politika hedakorrak jarri zituen martxan. Oraingoan kontrako norabidea hartu du EBZk. Merkatuak duela hilabete batzuk hasi ziren mugimendu hauek aurreratzen eta euriborraren portaera horren adibide da. 

 

Goranzko bidea espero bazen ere, abiadura ez. Urte hasierako aurreikuspenek euriborra urte bukaeran  % 0,2an bukatzea espero zuten merkatuek. Aurreikuspen horiek, baina, zaharkituta gelditu dira eta urte bukaerarako % 0,5eko tasak espero dira. EBZk hartuko dituen erabakien menpe dago euriborraren malda. 

Igoera honek tasa aldakorreko hipotekak dituzten bezeroek kaltetuko ditu nagusiki. Ipar Euskal Herrian ez bezala, Hego Euskal Herrian tasa aldakorreko hipotekak gehiengoak izan dira historikoki. Tasa negatiboek, ordea, bankuen estrategiak aldarazi zituen eta tasa finkoko hipotekei eman zieten lehentasuna. Estatu mailan azken hilabeteetan sinatutako hipoteka berrien % 75 tasa finkokoak izan dira. 

Tasa aldakorreko hipoteken interesak batezbestekoz urtean 400 eta 500 euro artean igotzea aurreikusten da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain