Euriborraren igoeraz bertsotan

    Aragazkia: iStock
    Aragazkia: iStock
    niko cuenca 2022
    Analista ekonomikoa. EnpresaBIDEAko aholkularia
    2022eko abenduaren 15a

    Doinua: Habanera

     

    Barealdia amaituta

    piztu zaigu euriborra,

     

    inflazioaren antzera, 

    doana gora ta gora.

    Interes altukoa bai, 

    baina ez da tipo jatorra. 

    Kuotak gorantza baina,

    patrika dago idorra.

    Etxeko kontuen oreka,

    zein egoera gogorra.

    Nominak txikiak dira, 

    handiagoa aldiz zorra.

    Zorpetuek dute aldiz,

    interes baxu ta hauskorra

    Tasa positiboa izanda be, 

    egoera dute ezkorra.