Europako Auzitegiak Espainiako epaitegien esku utzi du HMEIri buruzko informazioa argitzea

Auzitegiak gaur argitara eman duen sententziaren arabera, Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen inguruan informazio garbia ematea dagokie estatuko organo judizialei. Espainian milioi bat hipoteka inguru daude indize honekin

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur eman du argitara Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen (HMEI) inguruko sententzia eta espainiar estatuko organo judizialei agindu die indizearen informazio argia jaso zela segurtatzea.

HMEIren inguruko ebazpen honek eragin handia izan dezake Espainiako familia askorengan, izan ere, indizearen eraginpean milioi bat hipoteka daude, eta horietatik 30.000 Hego Euskal Herrian. Euriborraren ondoren, gehien erabili den erreferentziazko indize hau Espainiako bankuak sortu zuen. Halaber, indize hau zuten hipotekak 200 eta 300 euro artean garestitu dira hilean. Zenbait iturriren arabera, Europako Auzitegiak HMEI baliogabetu izan balu bankuek 25 mila milioi euro itzuli beharko zituzketeen.

Europako Auzitegiaren epaiak ez du indizea baliogabetu, baina kontsumitzaileek HMEIren kalkuluaren informazio garbia eta nahikoa jaso behar dutela ebatzi du eta estatuko organo judizialei dagokiela hori egiaztatzea.

Orain arte, hainbat sententzia kontraesankor izan dira HMEIren inguruan estatuko hainbat tokitan. Azkeneko kasua Mallorcan emanda eta bertako epaitegiak Europako Auzitegira jotzea erabaki du. Hala, Auzitegiak, Espainiako Bankuak 1994an argitaratutako zirkular bati egin dio erreferentzia sententzian, zeinak HMEIri merkatuko gainerako indizeekin berdintzeko diferentzia negatibo bat ezarri beharko litzaiokeela azaltzen den.

Hala, Europako Justizia Auzitegiak Mallorcako epaitegiaren gain jarri du zirkularrean azaltzen denaren garrantzia zehaztea eta indizea neurriz kanpokoa den ala ez egiaztatzea tokiko epaitegiei dagokiola adierazi du. Era berean, Banco Santanderri ere (Mallorcako kasuan HMEI aplikatu zuen bankuari) informazioa garden eta nahikoa eman zela egiaztatzea dagokio.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK