Europako Banku Zentralak 50 puntu igo ditu interes tasak

2011tik lehen aldiz igo dira interes-tasak Eurogunean. TPI (Transmisioa babesteko tresna) izenekoa ere onartu du, herrialde batzuen arrisku sariak neurri gabe igo ez daitezen

Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentea | Argazkia: Europa Press Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidentea | Argazkia: Europa Press

Neurri gabeko inflazioari aurre egiteko interes tasak igo ditu Europako Banku Zentralak. Analistek 25 puntu igoko zela uste bazuten ere, azkenean 50 puntu igo da kolpe bakar batean. Hala, tasen igoerarik gabeko hamaika urteko aldiari amaiera eman zaio.

Euroguneko estatu batzuk besteak baino egoera hobean daude kontu publikoei dagokienean eta, beraz, finantzaketari begira ere bai. Horregatik, interes tasak kolpe bakar batean 50 puntu igotzea ez dute lukete ontzat emango zor publikoak itota bizi diren estatuek.

Egoera ikusita, TPI (Transmisioa babesteko tresna) izenekoa ere onartu du Banku Zentralak, herrialde batzuek merkatuetan izan ditzaketen arriskuen jakitun. Ohar bidez jakitera eman duenez, “TPI mekanismoa beharrezkoa da diru politikoa eraginkorra izan dadin”. Mekanismo horren bidez erosiko den zorraren bolumena “diru politika eraginkorra izateko dauden arriskuen araberakoa” izango da, hau da, herrialde batzuen arrisku saiak igo daitezkeenaren araberako erantzuna emango du EBZk TPIrekin, haien sariak jaisteko.

Era berean, interes tasen igoerak berehalako eragina izan du burtsan ere, igotzen hasi baita. Christine Lagarde Bankuko presidenteak iragarpena egin eta minutu gutxira, Bankinter eta Banco Sabadell %6,5 igo dira, eta Caixabankek irabazien %4,5 gainditu du. BBVA eta Santanderrek ere %2ko igoera aurreikusten dute.

Euroa ere ia %1 handitu da iragarpenaren ondoren eta litekeena da EBZk bigarren aldiz handitzea euroaren zenbatekoa irailean. Hala ere, oraindik ez du iragarri zenbatekoa izango den bigarren igoera hori, inflazioari buruzko aurreikuspenen araberakoa zaingo baita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK