Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean onartuko du Finantzen Euskal Institutuaren lege proiektua

Legea errealitate ekonomiko eta normatibo berrira egokitzea da asmoa

Iñigo Urkullu lehendakaria, erdian, Adegiren Enpresa Eguneko ekitaldian | Argazkia: Irekia Iñigo Urkullu lehendakaria, erdian, Adegiren Enpresa Eguneko ekitaldian | Argazkia: Irekia

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak datorren astearteko Gobernu Kontseiluan onartuko du Finantzen Euskal Institutuaren lege proiektua eta Legebiltzarrera bidaliko du. Horri lotuta, azpimarratu du etorkizuneko Euskal Autonomia Erkidegoa arrakastatsua izango dela helburu bera lortzeko buru-belarri lan egiten duten ekintzaileak eta langileak izanez gero.

Adegik, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak, Donostian ospatu duen Enpresaren Egunaren amaieran egin du iragarpena lehendakariak. Bertan izan dira, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko arduradunez gain, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea.

Lehendakariak bere hitzaldian azaldu duenez, Finantzen Euskal Institutua 2009an hasi zen jardunean, eta, 2013an hasi zuen Jaurlaritzak "EAEko finantza jarduketarako tresnak berrantolatzeko prozesua". Zehaztu duenez, helburua Finantzen Euskal Institutuaren legea “errealitate ekonomiko eta normatibo berrira egokitzea" da, "gure produkzio-sareari ematen zaion laguntza hobetzen jarrai dezagun, gure esku dauden tresna guztiekin hazkundea eta sendotzea etengabe bultzatuz".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK