• FINANTZAK
  • Finantza esparruko 300 profesional baino gehiago bildu dira Iberdrola dorrean

Finantza esparruko 300 profesional baino gehiago bildu dira Iberdrola dorrean

Parte hartzaileen artean izan da Jesús Martínez Iberdrolako Finantza eta Altxortegi zuzendaria

Asseten jardunaldia Iberdrola dorrean egin da | Argazkia: Ibedrola
Asseten jardunaldia Iberdrola dorrean egin da | Argazkia: Ibedrola
2026ko urriaren 7a - 14:24
Eg. 2026ko urriaren 7a - 14:37

ASSET Espainiako enpresetako finantzarien elkarteak Bilbon egin du bere urteko topaketa. Hainbat sektoretako zuzendari finantzarioek, adituek eta enpresetako ordezkariek bat egin dute Iberdrola Dorrean egin den aurtengo ekitaldian, eta ezagutza elkarbanatzeko, tendentziak aztertzeko eta eztabaida izateko gune bihurtu da.

 

Harreran, Javier Arriola i-DEko Iparraldeko Taldeko zuzendariak azpimarratu du "Bilbok eta Euskadik duten rola erreferente industrial eta enpresarial gisa" eta horretan "Ibedrolak eginiko ekarpenaz" ere aritu da. Bere aldetik, ASSETeko CEO eta idazkari nagusi Luis Calafek finantza esparruko profesionalen papera nabarmendu du, eta Elena López BBVAko Enpresa eta Erakundeen Bankaren Iparraldeko zuzendariak euskal enpresa ehunaren errealitatean jarri du fokua, baita gertuko laguntzaren garrantzian ere.

Azpimarratutako ideien artean izan da zuzendaritza finantzarioek izan behar duten gaitasuna hainbat elementu konbinatzeko, tartean aurrea hartzen jakitea, teknologikoki egokitzeko prest egotea eta negozioaren bisio geroz eta zeharkakoagoa izatea. Egungo tendentzia makroekonomikoek, kudeaketaren kontrolean AAk duen eragina edo finantzazio ereduez ere solastu dira parte hartzaileak.

 
Asseten jardunaldia Iberdrola dorrean | Argazkia: Iberdrola
Asseten jardunaldia Iberdrola dorrean | Argazkia: Iberdrola

Ildo horretatik, jardunaldiko bloke nagusietako bat izan da finantzazio enpresarialaren eboluzioari dagokiona, zeinetan finantzazio bankarioak, finantzazio jasangarriak, kapital merkatuen protagonismo geroz eta handiagoak, eta finantzazio iturrien dibertsifikazioaren beharraz aritu diren. "Finantzaketa berde eta jasangarria bat dator Taldearen estrategiarekin, eta funtsezkoa izan da 2014an lehen bonu berdea jaulki zenetik, adierazi du Jesús Martinez Iberdrolako Finantza eta Altxortegi zuzendariak Embateko Óscar Pérezek moderatu duen mahai inguruan. Energia arloko erraldoiak duen finantza estrategia orokorrean ere jarri du fokua Martinezek. "Iberdrolaren finantza-estrategiaren oinarria da kaudimen finantzario eta rating handia mantentzea eta finantzaketa dibertsifikatzea. Gainera, gakotzat jotzen dugu konbinatzea munduko bonuen merkatuetako presentzia banku multilateralen eta banku komertzialen finantzaketarekin, eta kutxaren kontrolarekin". Martínezek Manuel Martín-Muñío Kutxabank Investment SVko zuzendari nagusia izan du solaskide. 

Iberdrola eta Kutxabankeko ordezkariak ez ezik, ponentzietan parte hartu duten beste euskal enpresetako ordezkariak ere izan dira, hala nola Itxaso Otazua LKSko Finantza Soluzioetako zuzendaria, Arantza Rodríguez Dominioneko Auditoretza eta Kontsolidazio zuzendaria, Maider Saenz de Zaitegui CAFeko Rail Servicesen Proiektuen Hobekuntzako arloko zuzendaria edota Olatz Imaz Mondragoneko Kudeaketa Finantziarioko zuzendaritza taldeko kidea.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain