'Finantzaketa berdea' topaketa egingo da irailaren 26an Bilbon

Bizkaiko enpresen lehiakortasuna laguntzeko antolatu dute ekimena BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, Petronorren laguntzarekin

Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbera Argazkia: Bilboko Merkataritza Ganbera

Irailaren 26an finantzaketa eta inbertsio jasangarriak aztertuko dira BBK ESG Hub Bilboko Merkataritza Ganberaren jardunaldi berrian. Izan ere, Finantzaketa berdea izeneko topaketa antolatu da. Bertan, arloko profesionalak eztabaidatzen arituko dira, erakundeek, enpresek zein gobernuek garapen eta finantzaketa jasangarriak dituzten inbertsio estrategiak nola har ditzaketen aztertuko dute. Jardunaldia BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatu dute, Petronorren laguntzarekin.

Topaketan hainbat profesionalek hartuko dute parte. Mahai-inguru bat moderatuko dute Amaia Areizaga Asocimiko kontseilariak, Tubacex fundazioko patroiak eta Firstlehen enpresako zuzendari eta fundatzaileak. Bestalde, eztabaidan arituko dira Spainsifeko presidentea Joaquín Garralda, Kutxabankeko jasangarritasun zuzendaria Fernando López de Eguilaz eta Kreditu Ofizialeko Institutuko (ICO) estrategia eta ebaluazio zuzendaria Blanca Navarro.

9:30etan hasiko da jardunaldia, eta sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Lekua erreserbatzea nahitaezkoa izango da, baina.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK