• FINANTZAK
  • Finantzen Euskal Institutuak egoitza berria inauguratu du

Finantzen Euskal Institutuak egoitza berria inauguratu du

Lege berriaren onarpena, finantza eta inbertsio klusterra sortzea eta Europako funtsen agente bitartekaria bilakatzea dira erakundearen erronka nagusiak

Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2023ko azaroaren 22a - 14:58
Eg. 2023ko azaroaren 22a - 15:04

Iñigo Urkullu lehendakariak Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) egoitza berria inauguratu du gaur Bilbon. Eusko Legebiltzarrean Finantzen Euskal Institutuaren legea tramitatzen ari den honetan, Jaurlaritzaren “finantza-politika artikulatzen duen tresnaren” sendotzea ekarriko duela adierazi du.

 

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, EAEko 50 bat eragile ekonomiko eta finantzariorekin batera ere izan dira gaurko ekitaldian.

FEIren hiru erronka nagusi azpimarratu dituzte bertan: lege berriaren onarpena, EAEko finantza eta inbertsio klusterra sortzea eta Europako funtsen agente bitartekaria bihurtzea.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain