Gipuzkoako Ogasunak adierazi duenez, azken egunotan hainbat biztanlek jaso dute SMS bidezko iruzurra. Mezuan, errenta aitorpenarekin intzidentzia bat egon dela adierazten da. Hartzaileari dokumentazio pertsonala bidaltzea eskatzen zaio, SMSan dagoen esteka baten bitartez. Hori egin ezean, hartzaileari isuna jarriko zaiola komunikatzen da mezuan.
Gipuzkoako Ogasunak argitu du jakinarazpenak eta abisuak ez direla SMS bidez bidaltzen, eta ez dela ez dokumentazio pertsonalik ez kontu-korronte zenbakirik eskatzen SMS bidez.
Biztanleria adi egoteko, eta horrelako kasu baten aurrean egon ez gero, abisua emateko, eskaera egin du Ogasunak. SMS bidez iritsitako esteketan ez sartzeko gomendioa eman du. Eta azkenik, horrelako iruzurrei aurre egiteko neurriak hartzen ari direla ere gaineratu du.