Ia 6.000 milioi euro irabazi ditu BBVAk 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan

Iazko epe berean baino %24,3 handiagoa izan da finantza erakundeak lortutako etekina

BBVAko egoitza, Madrilen | Argazkia: iStock BBVAko egoitza, Madrilen | Argazkia: iStock

BBVA taldeak irailera bitartean 5.961 milioi euroren irabaziak izan dituela jakinarazi du gaur. Zenbateko hau iazko epe berean irabazitakoa baino %24,3 gehiago da. Gainera, inflazioaren efektua alboratuz gero, irabaziak are handiagoak lirateke, %37,9 handiagoak, hain zuzen ere.

Finantza erakundearen guztiko diru-sarrerak 22.104 milioi eurokoak izan dira, 2022an baino %21,1 gehiago. Interes garbiengatiko diru-sarrerak, aldiz, %29,4 handitu dira (17.843 milioi euro). Era berean, zergetan 215 milioi euro ordaindu behar izan dituzte.

Hala, Onur Gencek, BBVAaren kontseilari delegatuak BBVA Europako banku efiziente eta errentagarrienen artean dagoela adierazi du, euren errentagarritasuna %17koa dela aldarrikatuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK