Iaz baino %9,7 hipoteka gutxiago sinatu dira aurten EAEn

Hipoteka berrien batez besteko balioa 161.000 euro ingurukoa izan da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Ceprede erakundeak hipoteka merkatuari buruzko azterketa egin du Kutxabankentzat. Hala, egindako ikerketak, ekonomiak aurten inflazioaren eta EBZren interes tasak igotzearen eragina pairatzen jarraitzen duela ondorioztatu du. 2023an, iaz baino %9,7 hipoteka gutxiago izenpetu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurten guztira 20.641 hipoteka sinatu dira, 161.484 euroko balioa izan dutelarik batez beste, eta denera 3.333 milioi euro mailegatu dira. Iaz, ordea, 22.867 hipoteka adostu ziren.

Kutxabanken arabera, Espainiako estatuan denera 410.000 hipoteka baino gehiago sinatu dira aurten, eta batez beste hipoteka baten balioa 143.000 eurokoa izan da. Iaz baino %11 hipoteka gutxiago izenpetu dira.

Halaber, 2024ean hipoteka berrien kopuruak behera egiten jarraitzea aurreikusten da. Zehazki, %3,5 jaistea aurreikusten du finantza erakundeak, eta 2025etik aurrera sinatutako hipoteken kopurua "apur bat" haztea espero dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK