• FINANTZAK
  • Inbertsio-funts jasangarrietan inbertitutako 100 eurotik 15 bereganatu ditu Kutxabankek

Inbertsio-funts jasangarrietan inbertitutako 100 eurotik 15 bereganatu ditu Kutxabankek

Entitateak merkatu osoaren %14,5 bereganatu du lehen seihilekoan

Kutxabank | Argazkia: Europa Press
Kutxabank | Argazkia: Europa Press
2023ko abuztuaren 29a - 09:51
Eg. 2023ko abuztuaren 29a - 09:51

Inbertsio-funts jasangarrien arloak albiste onak ekarri dizkio Kutxabank Taldeari lehen seihilekoan. Izan ere, ISR funtsetan Espainian halako produktuetan inbertitutako 100 eurotik 15 lortu zituen taldeak. Horri esker, funts jasangarrietako kuota %14,5era iritsi da guztira. Bestela esanda, %14,3ra 8. artikuluko funtsetan, eta %18ra 9. artikulukoetan, merkatuan duen batez besteko kuota bikoiztuta.

 

Are gehiago, 9. artikuluko bi produktu Europako salduenen artean kokatu dira, zehazki, Kutxabank RF Helburu Jasangarria eta Kutxabank RV Helburu Jasangarria. Bi kasuetan inbertsio jasangarriko helburu zehatz bat dute produktuek, baita emaitza hori nola lortu nahi den eta jasangarritasun-parametroen arabera nola neurtuko den finkatzen duten parametroak ere.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain