Inbertsioen Nafarroako Institutua sortzeko akordioa lortu du Nafarroako Gobernuak

Gobernuaren Ekonomia eta Ogasuneko departamentuaren menpekoa izango da. "Nafarroako ekonomia babesteko beste tresna bat" izan nahi duela nabarmendu du Elma Saiz sailburuak

Elma Saiz Ogasuneko sailburua Elma Saiz Ogasuneko sailburua

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuen akordioa sinatu dute, eta hitzarmenak ahalabidetuko du Nafarroako Finantzen Institutua sortzea. Hala iragarri zuen atzo Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak. Aipatutako institutuaren sorrera bultzatzeko lehen akordioak 2021eko martxoan iragarri ziren lehen aldiz, eta ondo bidean, 2023tik aurrera izango da guztiz funtzionamenduan.  CPEN nafarroako enpresa-korporazio publikoaren pean izango da.

Saizek azaldutakoaren arabera, garapenerako banku publikoaren eredua izango du oinarri. Eredu honen helburua da lurralde jakin bateko garapen ekonomikoa sustatzea politika publikoen bitartez, eta Europako Komisioak bultzatutako Sustapen Bankuen ereduarekin bat dator. Hain zuzen ere horregatik, "politika ekonomikoa helarazi eta zabaltzeko tresna" izan nahi du, Saizen hitzetan. Horretarako, administrazioan definitutako eta garapen iraunkorreko helburuekin bat datozen egitasmo estrategikoak babestuko ditu. Hala ere, erabakiak inbertsio batzordeak hartuko dituela argitu du Saizek. Batzorde horretan ez da gobernuko kiderik izango, soilik "profesional independenteak". 

Itxitako akordioari esker, sailburuaren arabera, entitate bat sortuko da, proiektua 2023rako prest izateaz arduratuko dena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK