K itxurako ekonomia

Peter Atwater ekonomialariak AEBeko fenomeno bat irudikatzen du non datu gero eta ugariagoek erakusten duten estatubatuarren gastuaren eta soldaten arteko arrakala geroz eta handiagoa dela

 Estatubatuar aberatsenak goranzko “eskalada mekaniko” batean izan dira | Argazkia: iStock
Estatubatuar aberatsenak goranzko “eskalada mekaniko” batean izan dira | Argazkia: iStock
axier garate azpitarte
Finantza aholkularia. Bankoa-Abancako agentea
2026eko martxoaren 3a - 05:30

“K itxurako ekonomia” biztanleria osoan oso ezberdin bizi den ekonomiaz ari da. Dirudunak, K hizkiaren goranzko lerroaz irudikatuak, konfiantzaz ari dira. Aberarastasun gutxikoak, K hizkiaren beheranzko lerroak irudikatuak, borrokan ari dira dirua ateratzeko. “K itxurako ekonomia” ideiak ekonomia sistema bat deskribatzen du. Sistema horren beherakadatik, pandemia ostean, oso modu ezberdinean errekuperatu ziren hainbat gizarte talde eta geroz eta arrakala handiagoa sortu zuen.

 

Pandemiatik hona, finantza-merkatuek errekor maximoak lortu dituzte eta estatubatuar aberatsenak goranzko “eskalada mekaniko” batean izan dira; ostera, diru-sarrera gutxiko familiek arazoak izan dituzte. Gutxien ordaintzen zaienen soldatak dira motelen igotzen ari direnak; tarifek, inflazioak eta adimen-artifizialak lan merkatuan sor ditzaketen arriskuek estres ekonomikoa areagotu besterik ez dute egin.

Peter Atwaterrek, K itxurako ekonomia jorratu duen jokabide-ekonomialariak, AEBeko fenomeno bat irudikatzen du non datu gero eta ugariagoek erakusten duten estatubatuarren gastuaren eta soldaten arteko arrakala geroz eta handiagoa dela, K hizkiaren bi lerro dibergenteen antzera. Atwarteren ustez, adituek alde batera utzi dute funtsezko faktore bat: “ez dute alderdi emozionala atzematen; ez dute ulertzen jardutera bultzatzen gaituena ez dela ekonomia, baizik eta ekonomiari buruzko gure sentimenduak”. Europako boto-emaileen portaerak iradokitzen du AEBeko ekonomiari buruzko sentimendu hori errepikatzen ari dela, bai Europan, bai Erresuma Batuan, aldatzen dena tamaina izanik.

 

Sentimenduek ere K itxura dute. Garrantzitsua da kontuan hartzea kontsumitzaileek datu ekonomikoak nola interpretatzen dituzten. Kontsumitzaileek ekonomiarekiko duten konfiantza zatitu egiten da bi muturretan; diru-sarrera txikiak dituztenak ez dira diru-sarrera handiagoak dituztenak bezain seguru sentitzen. Aurrekontu doitua duten esku-langileek, gastua murriztu ez ezik, lan ingurunea saboteatu dezakete, eta langileengan geldialdi sentimendua sorrarazi, kontratazio gutxiko eta kaleratze gutxiko lan merkatuan. Atwateren ustez, Kasta sistema bat (kriptotxanpona) eusten duena AEBen “goranzko mugikortasun eskaileretan mailarik ez egotea da”.

Garrantzitsua da kontuan hartzea kontsumitzaileek datu ekonomikoak nola interpretatzen dituzten. Kontsumitzaileek ekonomiarekiko duten konfiantza zatitu egiten da bi muturretan; diru-sarrera txikiak dituztenak ez dira diru-sarrera handiagoak dituztenak bezain seguru sentitzen

Beste aldetik, litekeena da K hizkiko populazioaren goiko erdiak ere jokabide arriskutsuak hartzea. Aberastasun-efektuak balore-merkatuetan gehiago inbertitzera bultzatzen ditu dirudunak, batez ere, Adimen Artifizialean (AA); eta horrek burbuila batekiko kezka handiagoa sor dezake. Horrez gain, gaur egun diru-sarrera handiak dituztenentzat aberastasun-pertzeptzioa iraunkorra da. Horrek erakusten du negozioen administratzaileek eta aktiboen jabeek duten konfiantza, aktiboen jabe ez diren pertsonekin alderatuta. Urte hasieratik gaur arte edozein aktibo baten jabe izanda bikain sentitzeko motiboak lituzke edonork. Akzioek (errenta aldakorrak) etengabe gainditu dituzte bonoak, eta, aldi berean, %60 errenta finkoko eta %40 errenta aldakorreko funts aspergarri batek ondo egin du.

Hau ez da, bistan da, kontsumitzaile dohakabekoek sentitzen dutena: Maduro Venezuelarraren harrapatzeak, Irango matxinada, Groenlandia anexionatzeko saiakera edo Minneapoliseko kaleetako heriotzek, eta, azkenekoa, AEBek eta Israelek Iraneko erregimenaren aurka hasitako erasoek… kontsumitzaileengan segurtasun eza areagotu dute.

Merkatuetan, bai bonoen aldakortasun indizeak (MOVE indizea), bai errenta aldakorraren VIX aldakortasun indizeak, adierazten duten egonkortasuna eta igoerak ikusita, interes tasen murrizketek ez dira horren premiazkoak (ez AEBen, ez Europan).

Horrek guztiak azaltzen du normalean elkarrekin mugitu izan diren kontsumitzaileen sentimenduaren eta burtsaren bilakaeraren arteko une honetako dibergentzia. Pandemia hasi zenetik sakabanaketa aparta izan da, Pictet Asset Management erakundearen grafiko honek erakusten duen moduan