• FINANTZAK
  • Jaurlaritzak lau inbertsio funts hautatu ditu "enpresen eskalagarritasuna sustatzeko"

Jaurlaritzak lau inbertsio funts hautatu ditu "enpresen eskalagarritasuna sustatzeko"

60 milioi euro mobilizatuko dituzte Galate Deeptech I, Talde Capital Crecimiento III, Stellum Food & Tech II eta Easo Ventures III funtsek

Noël D'Anjou sailburua | Argazkia: Irekia
Noël D'Anjou sailburua | Argazkia: Irekia
2026ko irailaren 18a - 12:17
Eg. 2026ko irailaren 18a - 17:47

Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, lau inbertsio funts hautatu ditu “enpresen eskalagarritasuna sustatzeko”.

 

Galate Deeptech I, Talde Capital Crecimiento III, Stellum Food & Tech II eta Easo Ventures III funtsek Jaurlaritzak abiatutako programa batean parte hartuko dute, zeinak 60 milioi euro mobilizatuko dituen eta helburu izango duen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen hazkundea indartzea.

Eskalagarritasunean Inbertitzeko Programaren lehen deialdirako hautatuak izan dira lau funts horiek, eta Jaurlaritzak argitu du “lehen aldiz zeharkako inbertsioaren eredu sistematiko bat” sortu dutela “norgehiagoka bidez hautatutako kudeatzaile pribatuen ibilgailuak” hautatuta.

 

“Helburu nagusia kapital publikoaren eragina biderkatzea, inbertsio pribatua erakartzea eta euskal finantza- eta industria-ekosistema dinamizatzea da”, nabarmendu du Jaurlaritzak.

Halaber, deialdiak “interes handia” piztu duela argitu du, eta gauzak horrela, programaren bigarren deialdia zabaldu du hautagai berrientzat. Urriaren 31era arte izango dute aurkezteko aukera inbertsio funtsek.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain