
2025eko irailaren 17a - 11:02
Ostegun honetan, irailaren 18an, Finanza izeneko topaketa egingo da Donostiako Tabakaleran. Elkargik antolatutako ekitaldian, finantza munduko eragile eta enpresak izango dira. Aurtengo edizioan Zenon Vazquez Elkargiko zuzendari nagusia, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua eta Anton Pradera CIE Automotive konpainiako presidenteak izango dira.
Hain zuzen, Berrasmatzen duten liderrak izeneko solasaldian parte hartuko dute Imazek eta Praderak, Vazquezek, aldiz, hitzaldi bat eskainiko du. Topaketa goizeko 9:00etan hasiko da Tabakalerako Prisma espazioan.