Konfiantza kontua da

Churchillek zioena egokituta, “merkatua gizarteak ondasun urriak banatzeko duen sistemarik okerrena da…gaur arte saiatu izan diren beste sistemak izan ezik”

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Geopolitika ohikoa dena baino hitz egiteko motibo gehiago ematen ari da momentu honetan: Ukrainako guda, merkatuek kezkaz hartu duten Txinako administrazioa, Erresuma Batuko eta Italiako gobernuko buruzagitzan aldaketak, Ameriketako Estatu Batuetako legegintzaldi erdiko hauteskundeak... Baina erdiguneko gaia ondoko honek izaten jarraitzen du: inflazioa, zelan banku zentralek aurre egiten dioten eta horrek nolako eragina duen merkatuetan. Pivotal edo gai giltzarriak dira oraintxe bertan.

Europak, aurretik aipatutako mundu mailako arazoez gain, aurre egin behar die AEBeko inflazioa baino altuagoa den prezioen igoera bati —energy shockak sorturikoa, soldaten igoerak baino— eta, AEBekin alderatuz, atzeraldi aukera handiago bati. Aurreko astean Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak 75 puntu igo zituen (aurreikusi bezala), eta argi dago igoerek jarraitu egingo dutela hurrengo batzarretan. Hala ere, Cristine Lagardek bilera osteko prentsaurrekoan adierazitakoak (EBZk aurrerapen nabarmenak egin dituela-eta) hauspotu du datorren urterako igoerak apalagoak izango direla, 25 puntukoak. Ez da interes-tasen beheranzkoa, baina bai deselerazioa.

AEBko hirugarren laurdeneko BPG barne produktu gordinaren datua ere argitaratu zen, datu “epela”: BPGa igotzen ari da, baina barne kontsumoa jaisten. Kontuan hartu behar da BPGa atzera begira dagoen neurgailua dela eta, beraz, merkatuentzako ez da gidari nagusia. AEBeko erreserba federalak oraindik interes tasak igotzen jarraituko duela ez du inork zalantzan jartzen, baina igoera erritmoa moteldu egingo da, azken egunetan handiagotu den ustearen arabera, baita abenduko igoera apalagoa izango dela ere. Horrek tasen igoeren deselerazioa ekarriko luke, eta horren ostean “pausu” bat emango litzateke, non interes-tasak bere horretan mantenduko liratekeen. Horren ostean etorriko litzateke moneta politikaren samurtzea. Hau da, Pivota.

Akzioak garrantzitsuak

2022 urte honetan S&P 500 indize amerikarrak ia %20ko galera izan du. Urriko datua, AEBko kontsumitzaileen hiruhilabeteko konfiantza datu baxuena izan da, eta egungo inflazioa azken lau hamarkadetako altuena da. 1980eko hamarkadarekin alderatua (Paul Volckeren garai haiek gaurko egoerarekin parekotasuna duten heinean), merkatuen jaitsierak gaur egun eragin handiagoa dute erreserba federalaren erabakietan. Akzioak, inoiz baino gehiago, inflazioaren gidari garrantzitsuak dira. Zergatik? Pertsonengan duten aberastasun pertzepzioaren eraginaren ondorioz, akzioen prezio eta irabazi multiploak altuagoak direlako eta errenta aldakorra jubilaziorako aurrezpen tresna bezala erabiltzea hedatu delako. Merkatuen jaitsierek ekonomian izaten zuten baino eragin handiagoa dute gaur egun.

Zabalduagoa da beheranzko merkatu baten (bear merkatuan) irauteak politikoei kalte egin diezaieketeela dioen iritzia, eta beraz, azken egunetan zabaldu den bezala, erreserba federalaren moneta politika aldaketa (pivota) laster emango dela.

Inbestitzeko erak: value

Value merkatuetan inbestitzeko era bat da. Bere sortzaileak, Benjamin Grahamek, garatu zuen bezala (gero beste aldaera batzuk sortu dira) era horretan inbestitzeko oinarria da enpresa baten balantzeak aztertu, konpainia hori merkea den ikusi eta erabaki seguruetan aritzea. Inbestitzeko era horrek funts txiki eta kontzentratuagoak izatea eskatzen du eta 1990etik gaur egunera modalitate honek ospea galtzea ekarri du.

Azken hogei urteetan inbertsio pasiboak (indizeak jarraituz soilik) edo balioa, aldakortasuna, edo kalitatea bezalako faktoreetan oinarritutako kudeatzaileak  kudeatzaileak gailendu dira. Azken horiek ere, taldearen jarraipen erraz bezala har daitezke.

John Authersek (Bloombergeko iritzi-emaileak) merkatuan gertatzen ari dena Koiote momentu bezala irudikatzen du. Gogoratu Koiotearen eta Hankarinaren marrazki bizidunetan behin eta berriz errepikatzen den eszena: koiotea amilburu batera heltzen da eta korrika jarraitzen du; gelditu arte ez da konturatzen konturatzen da ezerezaren gainean dagoela, eta jausi egiten da. Bada, hori bera gertatzen ari da mega-kapitalizazio teknologia konpainiekin, merkatua gidatu izan duten korporazio erraldoiekin. Azken urteetan eskuzabaltasunez baloratu diren konpainiak, azkenean, grabitatearen indarrari erantzuten ari direla, jaitsiera bortitzak jasaten. Euren balorazioak etorkizuneko etekinen baitan dauden heinean, interes-igoerak gaurko balioarentzat kaltegarri dira. Bonoak eta teknologia akzioak berraztertzen ari dira azken bi hamarkadetan indartsu mantendu dituzten aburuak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK