• FINANTZAK
  • Kutxabankek egoitza berria zabalduko du Madrilen

Kutxabankek egoitza berria zabalduko du Madrilen

Egun 66 bulego eta 450 langile ditu Madrilgo erkidegoan

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: iStock
Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: iStock
2023eko azaroaren 14a
Eg. 2023eko azaroaren 14a

Datorren urtetik aurrera Kutxabankek egoitza berria izango du Madrilen. Claudio Coello kaleko 123. zenbakian zabalduko dute, eta bertan ezarriko dira, besteak beste, bankuaren handizkako korporatibo, erakundeetako negozio, banka pertsonal edota ondare kudeaketa espezializatutako dibisioen sailak.

 

Kutxabankek azaldu duenez, Madril “potentziala duen eremua da”, eta egoitza berriak erakundearen helburu estrategikoa betetzen lagunduko du, “negozio eta errentagarritasun zifretan haztea ohikoak dituen zonaldeetatik kanpo”.

Halaber, egoitza berriarekin ikusgarritasuna areagotu dutela adierazi du Kutxabankek, bere negozioaren bilakaeran Madrilgo erkidegoa funtsezkoa delarik. Egun 66 bulego eta 450 langile ditu Madrilgo erkidegoan, eta bankuaren kreditu inbertsio osoaren %20 bertan dago. Datozen urteetan erkidegoan emaitzak bikoiztea aurreikusten dute.