Kutxabankek errentagarritasun helburudun funts berria merkaturatu du, urtebetetik beherako epearekin

Espainiako zor publikoan inbertituko du osorik bere kapitala, %2,47ko errentagarritasun helburuarekin

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

Kutxabankek errentagarritasun helburudun funts berri bat merkaturatu du, ‘Kutxabank RF Horizonte 20 FI’ izenekoa, eta Espainiako errenta finkoan inbertitzen duena. Erakundearen aurreikuspenen arabera, finantza produktu berriaren errentagarritasun helburua UTB %2,47koa izango litzateke hasierako inbertsioaren gainean, betiere inbertsioa gutxi gorabehera 11 hilabetez mantentzen bada, bere epemuga 2023ko maiatzaren 31n finkatu baitute.

Funts berriak bere aktiboen %100 Espainiako zor publikoan inbertituko du, “interes tasa erakargarriekin”. Ondorioz, zorroaren egitura egonkor mantenduko luke mugaegunera arte.

Azken merkaturatzearekin, Kutxabankek bere funtsen aukera handitzen jarraitzen du, eta erakundeak jakinarazi duenez, funtsok merkatuaren aldetik harrera ona izaten ari dira. Horri esker, 2023ko lehen hiruhilekoan, Kutxabank Gestion inbertsio funtsetako ondarea merkatuan gehien hazi diren lehen bost kudeaketa sozietateen artean kokatu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK