Kutxabankek kudeatutako ondarea %2 hazi da 2022an

Inbertsio funtsetan laugarren postuan dagoen taldea da

Kutxabank | Argazkia: Europa Press Kutxabank | Argazkia: Europa Press

Kutxabank Taldeak 21.577 milioi euroko langa gainditu zuen 2022. urte amaieran inbertsio funtsetan kudeatutako ondarean, aurreko urtean baino %2 gehiago. Taldeari deigarri egin zaio bilakaera positiboa, inbertsio funtsen merkatuak oro har %3,6ko jaitsiera izan baitu. Datuak ikusita, Kutxabank finantza-sistemako laugarren taldea da kudeatutako inbertsio funtsei dagokienean.

Kutxabankek ohar bidez jakitera eman duenez, igoera sarrera garbien bilakaeran oinarritu da. Urtean zehar, Kutxabank Gestion eta Fineco, Kutxabanken Banka Pribatua, inbertsio funtsen merkatuko lehen postuetan mantendu dira harpidetza garbiei dagokienez.

Saldo berrien harpidetza garbiak, berriz, 2.598 milioi eurotik gorakoak izan dira, 2021ean baino handiagoak. Kudeaketa delegatuko zorroetako sarrera garbiak ere hazi egin dira, aurreko urtearekin alderatuta %3,2, guztira 346 milioi euroko sarrera berriekin. Zorroetan aldizkako ekarpenak finkatzea erabaki duten bezeroen kopuruak ere gorantz egin du, gazteen artean bereziki. Deigarri egin zaie, gainera, neurrirako funtsetan (kudeaketa aktiboa) izaniko sarrera garbiak %8,9 igo direla.  

Kutxabankek 2022an izan duen beste erronketako bat errentagarritasun-helburua duten funtsen gama zabaltzea izan da. Hala, harrera ona izan duten lau produktu berri merkaturatu ditu, errentagarritasun zehatza helburu duten funtsak, inbertsoreentzako etekin erakargarriak eskaintzen dituztenak. Fineco, Kutxabankek Banka Pribatuari lotuta, kudeatutako aktibo osoak %6 hazi dira sarrera garbietan 2022an. Errenta aldakorreko eta funts globaleko sarrera garbiak 130 milioi eurotik gorakoak izan dira, eta harpidetza garbi guztien % 50 baino gehiago izan dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK