Kutxabanken mozkinak %53 hazi dira

Finantza-erakundeak 250,2 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen sei hilabeteetan

Kutxabanken egoitza bat | Argazkia: Kutxabank Kutxabanken egoitza bat | Argazkia: Kutxabank

Kutxabankek 2023ko lehen seihilekoan 250,2 milioi euroko mozkinak izan ditu, iaz baino %53,4 gehiago. Finantza-erakundearen arabera, EBZren interes-tasen gorakadak finantzaketa kostuaren igoera ekarri du eta honek eragina izan du kreditu-bolumenaren igoeran.

Halaber, Kutxabanken emaitza “merkataritza-jarduera sendoan” eta “banku-negozio tipikoan” izandako %36,7ko hazkundean oinarritu da, eta “interesen marjinak bultzatuta”, batik bat. Era berean, hipoteketan, kontsumo-kredituetan eta enpresen finantzazioan erakundeak zituen aurreikuspenak gainditu dituela jakinarazi dute.

Erakudeanren bezeroen baliabideei dagokienez, %7,1 egin dute gora eta 78.482 milioi eurora iritsi dira. Inbertsio funtsetan, “harpidetza garbi gehieneko bigarren erakundea izan da, 2.404 milioi eurorekin. Honela, gaur 25.000 euro inguru ditu finantza erakundeak inbertsio funtsetan.

Kutxabankek jakinarazi duenez, 47.000 milioitik gorako kredituak eman ditu urteko lehen sei hilabeteetan, urte hasieran aurreikusitakoa hobetuz, eta “bilakaera hori handizkako bankaren portaera onari zor zaio”.

1.760 milioi euro ere bideratu ditu hipoteka-mailegu berrietara eta kontsumorako maileguak %16 hazi dira. Bestalde, Kutxabank Segurosek 65.000 poliza berri banatu ditu 2023ko lehen seihilekoan.

Beste adierazle batzuei dagokionez, Kutxabankek “finantza alor osoko berankortasun-ratio baxuenarekin” jarraitzen du, ekaina amaiera %1,38an zuelarik. Kaudimen aldetik ere sendo jarraitzen dutela nabarmendu dute, %17,6ko CET1 tasarekin, “oinarrizko 40 puntu” hobetuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK