Nafarroako Gobernuak, Rural Kutxak eta Nafarroako Kutxa fundazioak sozietate berri bat eratuko dute industria proiektuak finantzatzeko asmoz. Partaidetza publiko-pribatuko entitateak 45 euroko kapitala izango du, erakunde sortzaile bakoitzak 15 milioi euro ipiniko dituelarik.
Sozietate berriaren helburua izango da Nafarroako industria ehuna indartzea. Gaur egin dute funtsaren aurkezpena Iruñean, eta bertan izan dira Jose Andres Gutierrez Nafarroako Kutxa fundazioko presidentea, Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Ramon Goñi Rural Kutxako Harreman Instituzionaletako zuzendaria.
Arastik adierazi du industria arloko proiektu estrategikoak bultzatuko dituela funtsak, eta helburua izango dela deslokalizazioak ekidin eta teknologikoki aukera handiko egitasmoak laguntzea. Hala, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak esan du sozietatean bazkide gehiago sartzeko aukera dagoela, eta gehitu du ez dela sekula halako sozietaterik sortu Nafarroan.