
Hilabeteak igaro dira Trumpek aldarrikatu zuenetik Zelensky Ukrainako presidenteak “kartarik” ez zuela. Orain, aldiz, uste du egun Errusiak okupatzen duen lurralde osoa berreskuratu dezakeela Ukrainak.
Armagintza
Trumpek berak behartutako bake negoziatuaren itxaropenak Europako ekonomia suspertzen lagunduko zuelakoan hasi genuen urtea. AEBen isolazionismo gero eta handiagoak, ostera, irabazi harrigarriak piztu zituen Europako defentsa akzioetan.
Gainera, 2022ko Ukrainaren inbasioaren harira, Europa berriz armatzera behartzen zuela ikusi zen. Urte hasieran, J.D. Vance AEBeko lehendakariordeak Europako segurtasun konferentzian, Munichen (Alemania), kontinenteko buruzagiei demokrazia defendatzeko Errusiak baino arrisku handiagoa zutela esan ostean, berrarmatzeak abiadura handiagoa hartu zuen.
Trump 2.0 politikaren onuradunik nabarmenena Alemaniako arma kontratista handiena den Rheinmetall AG da. AEBeko hauteskundeen ostean, bere akzioek gora egin zuten; Vanceren hitzaldiaren ondoren, beste urrats bat eman zuten, eta maila bat gora egin zuten Friedrich Merz Alemaniako kantziler hautatu berriak iragarri zuenean konstituzioa aldatuko zuela gobernuaren mailegu gehiago ahalbidetzeko (defentsa finantzatzeko, besteak beste). Rheinmetallen asaldura zertxobait lausotu zen udan, baina Trumpen azken iruzkinek maximoetara bidali dituzte enpresaren akzioak berriz ere. AEBeko hauteskundeak egin zirenetik %300 baino gehiago irabazi dute!
Peace Research Institute eta Uppsala Conflict Data Program erakundeek pasa den urtean 36 naziotan 61 estatuko gatazka zenbatu zituzten; 1946 geroztik zifrarik altuena
Armekiko interes berritua ez da Europara mugatzen; kezka geroz eta globalagoa da. Emaitzak dramatikoagoak izan dira Europan armen gastua belaunaldiz belaunaldi lokartua izan delako, baina beste toki batzuetan gastua handitzeko aukera zabala dago, AEBen barne. Peace Research Institute eta Uppsala Conflict Data Program erakundeek pasa den urtean 36 naziotan 61 estatuko gatazka zenbatu zituzten; 1946 geroztik zifrarik altuena. “Pistolak gurinaren aurka” eztabaida klasikoa irudikatuz eta defentsa eta nekazaritza sektoreko S&P1500 indizean dauden enpresek merkatuan izan duten bilakaera konparatuz, ikusten da “pistolak” suspertzen ari direla pandemian hartu zuten jipoiaren ostean.
Alemaniak urte hasieran bere “zorraren galga” arintzeak emozioa sortu zuen. Bonuen merkatuek aparteko zorpetzea nahi zuten, eta Merz kantzilerraren plana euforia puntu batekin hartu zen. Udan Alemaniak ekonomia suspertuko ote zuen zalantzek urduritasuna ekarri zuten. Inbestitzaileek ez dute begi onez ikusten eskuin muturreko alderdi populistek aurrera egitea eskualdeko zenbait tokitan. Maileguak zehazki nola gastatuko diren ere kezka iturria da. Baina orain arte ez du espazio fiskal berria erabiltzeko legezko baimenik izan. Hedapen fiskala laugarren hiruhilabetekoan hastekoa zen, eta gobernua lurra astintzeko dagoela dirudi, batez ere defentsan zorpetuta, azpiegituretan gastatzeak tarte bat beharko zukeelako. Gobernuak 2025 amaitu baino lehen ekonomian “goxoki” bat jarri nahi du eta azpiegitura ez den beste leku batera bideratuko duenaren susmoa dago.
Urrea…
Lau hamarkadatan urterik onena izaten ari da urrearentzat. 1979ko eromenaz geroztik, non inbertsoreak etsita zeuden orduko inflazioaren amaiera noiz ikusiko zain (urrearen prezioa luzez bikoiztu zen), metal horrek ez du oraingoa bezain rally indartsu eta iraunkorra izan. Aldiz, 1979an ikusi zen bezala, urrea moneta gorena dela esaterakoan kontuz ibili behar da. Espekulazio mania batek harrapa dezakeen aktiboa da, akzioen gisan.
Nola lortu du urreak AEBeko burtsa gainditzea? "Diruaren debaluazioaren ondorioz" izan daiteke erantzun bat; egia da Erreserba Federalak (FED) interes tasak murriztu zituela, eta diru-hornidura igotzen ari dela berriro, baina Jerome Powell FEDeko presidenteak adierazi du banku zentrala gai dela tasa baxuagoak lortzeko gobernuaren presioari aurre egiteko, eta hurrengo hilerako beste ebaketa baterako inolako pistarik ez du eman. Horrek urrearen ahulezia eragin beharko luke.
Egia da Erreserba Federalak interes tasak murriztu zituela, eta diru-hornidura igotzen ari dela berriro, baina Jerome Powell FEDeko presidenteak adierazi du banku zentrala gai dela tasa baxuagoak lortzeko gobernuaren presioari aurre egiteko
Faktorerik nagusiena politika izan daiteke. AEB ez diren beste herrialde batzuk B plana eraikitzen saiatzen ari dira dolarrarekiko dependentzia murrizteko; hala eta guztiz ere, konfiantza astintze horrek ez du apaldu AEBeko akzioen errendimendua. Sinbolikoa da Txinak Shanghai leku alternatibo gisa eskaini izana banku zentralek urrea gordetzeko erabil zezaten, baina munduko finantza sistemaren edozein egokitzapenek urre eskari handiagoa ekarriko duela azaleratzen du.
1979an inflazioaren aurrean izu irrazional samarra zabaldu bazen, azken rally hau banku zentralen kalkulu arrazionalagoek bultzatzen dute, eta, agian, gehiago iraungo du.
Eta pilulak..
Aurreko ostiralean, Trumpek iragarri zuen farmazia produktuei %100 zergak jarriko zizkiela. Merkatuak zabaldu aurretik egin zuen iragarpena. Merkataritzaren aurkako hesiak eraikitzeko bere ahaleginetan jarraitzen du: muga-zergak hasieran enpresen etekinetatik aterako dira eta ondoren kontsumitzaileengandik. Hala ere, ziurgabetasun indizearen arabera (prentsaren estalduraren bolumenean oinarrituta), badirudi ziurgabetasuna konpondu egin dela, eta duela hamabi hilabete bezain argi dagoela jokalekua. Azken muga-zergetan argudio teknikoak daude diruditen bezain oldarkorrak ez direla esateko. Adibidez, AEBen farmazia-ekoizpenean jarduten duten enpresak salbuetsita daude dagoeneko.
Bestalde, Trumpek aspaldi ezarritako (eta zientifikoki frogatutako) mediku-protokoloekiko duen eszeptizismoak txertogileen gainbeherari bultzada eman dio. Adimen artifizialaren eta txertoen aurkako politikek bat egin dute, Moderna eta Pfizer konpainiei errendimentu negargarriak eraginez. Gogoan izan behar da euren RNA txertoak pandemiaren okerrenean salbatzaile izan zirela.
Merkataritzaren aurkako hesiak eraikitzeko bere ahaleginetan jarraitzen du Trumpek; hala ere, ziurgabetasun indizearen arabera, badirudi ziurgabetasuna konpondu egin dela, eta duela hamabi hilabete bezain argi dagoela jokalekua
One Big Beatiful legeak ordainketa federalei muga berriak ezarri zizkion, iruzurrak eta errezeten abusuak geldiarazteko. Horri gehitzen badizkiogu merkataritza globalaren atzerakada oldarkorra eta farmazia-produktu guztietan gobernuaren eszeptizismoa, ziurgabetasuna ziurra da.
Hurrengo urrats naturala izan daiteke farmazeutiken arteko aliantzak gertatzea. Landa-eremuko osasun-krisia eta anbulategiko arretaren eskari gero eta handiagoa suspertzen ari dira, baina oraindik ez dira oso handiak. Inbestitzaileentzat momentu hau geldiune bat izan daiteke kapitala eta politika lerrotu, eta sendotze olatu berri bat piztu aurretik.