Gabonak ate joka dira. Heldu da unea familia, lagun eta senideekin mahaiaren inguruan elkartu eta bazkari eta afari amaigabeak egiteko. Buruhaustea, ordea, mahaiaren erdian zer jarri asmatzea izaten da sarri: Ardo beltza ala zuria? Haragi gisatua piperrekin, akaso? Postrerako turroia ala polboroiak hobe? Zer aukeratu izango du, izango duenez, Errigorako saskia etxera eramaten duenak.
Izan ere, EnpresaBIDEAk zozkatuko duen Gabonetako saskia askotariko produktuz lepo dator aurten ere:
- Ardo beltza (18 hil barrikan)
- Ardo txuria
- Olioa
- Piperrak
- Zainzuriak
- Turroia
- Mantekadak
- Polboroiak
- Ardi-gazta
- Txokolatezko molineritoak
- Patxarana
Tradizioa eta kalitatea mahai erdira eramateko aukera ederra izan dezake zozketan parte hartzen duen orok!
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna abenduaren 18an izango da. Zozketa, berriz, abenduaren 19an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!