• Gaurtik aurrera EnpresaBIDEA Blueskyen ere

Gaurtik aurrera EnpresaBIDEA Blueskyen ere

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko otsailaren 6a - 10:00

Orain arte X-n (lehen Twitter), LinkedInen, FacebookenInstagramen eta Telegramen jarrai zitekeen EnpresaBIDEA. Gaur, baina, beste sare sozial batera iritsi da ekonomia eta enpresari buruzko euskarazko egunkari digitala: Blueskyra.

 

X-aren alternatiba bilatu nahian egin dute askok salto bertara, euskarazko sareetako komunitate zabal batek tarteko. Hori dela eta, bertan jarraitu ahalko da hemendik aurrera ere EnpresaBIDEA. Eguneko gai nagusiak, aktualitatea, zozketak eta bestelakoak partekatuko dira sare sozial horretan.

 

EnpresaBIDEAko lantaldeak Blueskyeko kontu berria jarraitzeko deia egin dio sare sozialean kontua duen edonori: "Ez galdu aukera, eta jarrai gaitzazu", eskatu dute. Klik hemen.