EnpresaBIDEAko lantaldeak etxebizitzari loturiko greba orokorrarekin bat egingo du, eta horren isla izango da soilik grebari loturiko informazioa argitaratuko duela bihar, azaroaren 11ean. Gauzak hala, egunean zehar ez da grebari ez dagokion aktualitaterik edo bestelako informaziorik eskainiko.
Horrekin batera, euskarazko egunkari ekonomikoko lantaldeak A11ko mobilizazioei buruzko jarraipen berezia egingo du, erredakzioko lantalde osoa horretan inplikatuta izango delarik. Goiz-goizean argitaratuko diren erreportaje zein elkarrizketetan gaiari heltzeaz gain, bertatik bertara jarraituko ditu Donostiako eta Iruñeko mobilizazioak, eta Euskal Herriko gainontzeko txokoetan gertatzen diren azken ordukoak ere eguneratzen joango da webgunean zein sare sozialetan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta