• [ZOZKETA ITXITA ] Hator, hator, saski, etxera...

[ZOZKETA ITXITA ] Hator, hator, saski, etxera...

Muntaia: EnpresaBIDEA
Muntaia: EnpresaBIDEA
2024eko abenduaren 10a
Eg. 2024eko abenduaren 18a

“Ardo gorri naparra, ardorik hoberena”, dio Bizardunak-en kantu mitikoak. Gorria, beltza edo zuria… zer hobe Gabonetako mahai ingurua girotzeko nafar ardoa baino? Zainzuriak, ardi-gazta eta piperrez lagunduta bada are tentagarriago gainera. Eta, afaria amaitzeko turroia, mantenkadak edota polboroiak... Jaki goxo horiek guztiak eskuratzeko aukera duzu doan, EnpresaBIDEAk Errigorarekin lankidetzan tokiko produktuez osatutako saskia zozkatuko baitu.

 

Gabonen atarian, erosketetan aurrezteko bat baino gehiagorentzat primerako aukera izan daiteke 75 eurotan baloratutako saskia. Honako produktu hauek ditu:

  • Ardo apartsua Rosé
  • Ardo beltza kriantza
  • Ardo txuria
  • Patxarana
  • Mantekadak
  • Polboroiak
  • Txokolatezko molineritoak
  • Zainzuriak
  • Turroia
  • Piperrak
  • Ardi-gazta

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

 

Parte hartzeko azken eguna abenduaren 17an izango da. Zozketa, berriz, abenduaren 18an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!