• Hego Euskal Herriko 2023ko lan-egutegiak

Hego Euskal Herriko 2023ko lan-egutegiak

Herrialde bakoitzak jaiegun aukeratutako data bana du, eta udalerri bakoitzak beste egun bat hautatu ohi du

2023ko lan egutegia
2023ko lan egutegia
2023eko otsailaren 14a
Eg. 2023eko otsailaren 14a

Lanegunak antolatzea bezain garrantzitsua izan ohi da gehiengoarentzat opor eta jaiegunak antolatzea. Horretarako, ezinbestekoa da lan-egutegia ezagutzea. Enpresen itxieragatik norberak hartuko dituen egunez harago, Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzak jaiegun bana hautatu ohi du, eta udalerri bakoitzak zehaztutako beste bat ere.

 

Araba izango da lehena lurraldeko jaieguna ospatzen. Zehazki, arabarrek eta probintzian lan egiten duten guztiek opor eguna izango dute apirilaren 28a, San Prudentzio eguna. Gipuzkoak eta Bizkaiak, gainera, jaiegun bera partekatuko dute aurten ere, uztailaren 31, San Inazio eguna. Bestalde, Nafarroak dataz mugitu du aurten San Frantzisko Javier eguna ospatzeko jaieguna. Abenduaren 3a igandea denez, 4an izango dute nafar langile guztiek jai. 

Horrez gain, Espainiar estatuak ezarritako hamabi data lanegunik gabekoak izango dira, urtero mantentzen direnak. Hurrengo zerrendan kontsulta ditzakezu:

 
  • Urtarrilaren 6a, Errege eguna 
  • Apirilaren 6a, Ostegun Santua 
  • Apirilaren 7a, Ostiral Santua
  • Apirilaren 10a, Pazko Astelehena
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua
  • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea 
  • Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna
  • Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna
  • Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

 

Baina ba al dakizu zure herrian eta ingurukoetan zein egun izango diren jaiegunak? Hego Euskal Herriko udalerri bakoitzak lanegunik gabeko data bat aukeratu dezake. Gainera, batzuek herri eta auzoen araberako jaiegunak antolatzen dituzte. Mapetan islatu ditugu lurralde bakoitzeko herrietako jaiegunak.