Akordeoiaren aldaerak

Elon Muskek, Twitter Inceko zuzendari nagusiak, asteazkenean esan zuen sare txiokaria "oreka-puntura iristen ari dela ia"; izan ere, haren hitzetan iragarle gehienak itzuli egin dira, eta, kaleratze masiboen ondoren, kostuak murrizteko ahalegin oldarkorrak hala ahalbidetu du. Muskek hartu zuen lehen erabakietako bat izan zen eta urrian kontrola bere gain hartu aurretik zuen "langileen 8.000 kide baino gutxiago" du orain, 1.500 langile inguru denera.

Musken erosketaz geroztik, Twitterrek 44.000 milioi dolar ordaindu ditu, kaosa eta ziurgabetasuna direla eta. Kaleratzeek ere etendako zerbitzuak konpontzera behartu du konpainia, eta prebenitzeaz arduratzen diren ingeniari berri asko ekarri dituzte taldera. Horren adibidea da duela bi aste Twitterek izan zuen akatsa: milaka erabiltzaile esteketara sartzea eragotzi zuen, eta urte hasieratik seigarren eten handia izan zen, iturrien arabera.

Handikiaren arabera, Twitter 3.000 milioi dolarreko fluxu negatiboan zegoen eta neurri zorrotzak hartu behar izan zituen, eskala handiko kaleratzeak egiteko erabakia hartuz. Bere ahotan, "hiruhileko honetan, ordea, esku-diruaren fluxu positiboa izan genezake, eta gauzak ondo doaz". Gainera, gehitu zuen gaur egun konpainiak inoiz baino erabiltzaile-kopuru handiagoa duela.

Sare sozialaren eraldaketa prozesu horretan ere kontuan hartu beharrekoa da enpresaren erosketarekin batera publizitatean zituen diru-sarrerek lurra jo zutela “publizitate-gastuaren izaera ziklikoaren erruz” eta “ erabaki politikoak" medio. Azkeneko elkarrizketan, ordea, iragarle gehienak itzuli egin direla nabarmendu zuen, eta konpainiaren diru-iturria bere honera bueltatu dela.

Sare sozialetan Musken kudeaketa txalotzen ari dira asko edo, berdina dena, aurreko Twitterrek zuen zuzendaritzaren kudeaketa txarra arbuilatzen. Ona eta txarra dena kalifikatzen hasi beharrean, lehenago eta gero izan dituzten estrategiak oso ezberdinak direla argi utzi behar da. Lehenak, Jack Dorseyk zuzendutako konpainia Twitterren hazkundearen eta sare sozial hegemoniko bihurtzearen aldeko apustua egiten ari zen. Bigarrenak, berriz, gastuak minimora murriztu eta errentagarritasunera iristeko beharra lehenetsi du.

Enpresek ziklo ezberdinak dituzte, eta akordeoiak bailiran, loditu eta mehetzeko aldiak bizitzen dituzte. Hazkundearen alde apustu egitean eta inbertsioa egitean (pertsonetan, publizitatean, higiezinetan, etab.) EBITDA edo emaitza positiboa “sakrifikatzera” arriskatzen ari gara. Aldiz, inbertsioa eteten denean, eta behar den erantzuna ematen badu apustu horrek, irabazietan itzuli eta kaxa berreskuratzen du enpresak. Sinplea dirudi, baina askotan irakurketa dikotomikoan erortzen gara —kudeaketa ona ala txarra, kasu—, eta ez dugu haratago ikusi nahi izaten.

Edozer dela, nazioarteko prentsaren arabera, Twitter ezagutzen dugun bezala desagertzera doa X Corp bihurtzeko. Txinan oso erabilian den WeChat bezalako superapp bat bilakatzeko anbizioa du, eta hori eraikitze bidean ari dela ziurtatzen duenik bada.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK