Aspertzearen garrantzia

Ba al zenekien estresarekiko mendekotasuna gero eta handiagoa dela? Multitaskinga —hainbat gauza aldi berean egitea, edo zeregin batetik beste batera jauzi egiteak, produktibitatea hobetzeko ustezko helburuarekin— egitean, dopamina askatzen duzu eta, horregatik, produktiboago eta energia gehiagorekin sentitzen zara.

Alde negatiboa da adikzio moduko bat ere ekar dezakeela, eta, horrela, dopamina gehiago askatzeko zure saiakeran, multitasking egiten duzu. Horrek esan nahi du zure produkzio-denbora % 40 murriztu daitekeela APAren arabera. Gainera, estimulu hain handiek, kortisol izeneko substantzia bat askatzen dute, estresaren azeleragailu bat, Londresko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera. Ondorioz, gure arreta-gaitasuna gutxitzen ari da, eta gaur egun lantzen dugun multitaskingak eta pantailetan hautematen dugun gehiegizko estimulazioak ez dute laguntzen.

Are gehiago, egoera normaltzat jotzen ari gara, eta ahaztu zaigu aspertzearen garrantzia eta beharra. Lehen asperdura kudeatzeko gai ginen, baina orain mugikorrera begiratzen ezkutatzen dugu, eta ez dago aspertzerik. Mugikorrarekin gaudenean aplikazio edo eduki batetik beste aplikazio edo eduki batera salto egiten dugun bezala, multitaskingean gauza bera egiten dugu. Horrek suminkortasuna sortzen du gure pentsamenduan, 10 minutu behar izaten ditugulako berriz ere zereginean zentratzeko. Egunaren amaieran gauza asko egin izanaren sentsazioa izan arren, ez gara gustura geratuko, hasitako zeregin asko ez baitugu amaituko. Horregatik, oso garrantzitsua da egunean zehar jasotzen ditugun estimuluak aukeratzea, aspertzearen garrantziaz jabetzea eta ahal den heinean ezer eskaintzen ez duten estimulu edo distrazioak ekiditea.

Atentzioaren garrantzia izeneko liburuak irakurketa oso zehatz batean trebatzen gaituela dio, modu linealean irakurtzen irakasten digula, aldi jarraitu batean gauza batean zentratuta. Eta, era berean, azaltzen du pantailan irakurtzeak beste era batera irakurtzera ohitzen gaituela, gauza batetik bestera garamatzaten nerbio-jauzietatik abiatuta. Horrek, irakurtzen dugun informazioaren inguruan hautatze eta baztertze mekanismoa martxan ipintzera bultzatzen gaitu. Liburuak azpimarratzen du jarduera hori denbora luzez mantentzerakoan, gure hautaketa eta baztertze mekanismoek eta gure buruak gainezka egiten duela. Ondorioz, egiten diren hautaketa eta bazterketaren eraginkortasuna ezerezean geratzen da. Are gehiago, pantailetan irakurtzeko modu hori egunerokotasunean zereginak egiteko moduetan eragiten has daiteke. Portaera hori ere lehenetsita egiten dugun zerbait bihurtzen da, gutxi gorabehera.

Teknologia guri laguntzeko iritsi zen arren, batzuetan gutaz jabetzera iristen da. Ezin dugu ahaztu bizitza pantailetatik eta lanetik haratago gertatzen den hori dela. Baina nire asteko ikasketak hiru dira: egunean mila zeregin egin izanaren sentsazioa ezin dugu nahastu arrakastarekin eta, are gutxiago, gure zoriontasunarekin; kalitatea, beti, kantitatearen gainetik; eta aspertzearen garrantzia. Beraz, aste honetan aspertzeko astia izatera animatzen zaitut.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK