Esan ohi diren 10 ergelkeria, harrigarria izanik ere

1. Huts egiteko eskubidea. Agian eskubidea duzu huts egiteko, baina oso jende gutxik onar dezakeen luxua da. Kasu gehienetan, akats larriren bat egiten baduzu, lana galtzen duzu edo porrot egiten duzu, zuk zeuk huts egin dezakezula uste baduzu.

2. Informazioa boterea da. Normalean, hori esaten duenak informazioa atxikitzen du, informazioa gorde egin behar dela uste baitu. Baina ez, informazioak boterea ematen du partekatuz gero. Gordetzen baduzu, iraungi eta zaharkitu egiten da.

3. XXX geratzeko etorri da. Ez dago geratzeko etorri den ezer edo inor. Etortzen bada, mugimendua duelako da, eta gelditzen bada, gaizki. Zu zara mugimenduan sartu behar duena, xxx ez baita geldituko eta pasatzen ikusiko duzu.

4. Atera zaitez zure erosotasun-eremutik. Benetan, hor kanpoan hotz handia egiten du. Atera zaitez konfort-gunetik soilik benetan behar baduzu.

5. HZKA ingurune batean bizi gara. Hegazkorra, zalantzazkoa, konplexua eta anbiguoa. Beti bezala. Non dago albistea?

6. Ongi dago ondo amaitzen dena. Ondo amaitzeko gehiegi sufritu behar bada, agian ez da beharrezkoa.

7. Saiatuz eta ahaleginduz, dena lor daiteke. Ahalegina beharrezkoa litzatekeena baino gehiago baloratzen da. Asko kostatzen bazaizu, agian ez da zuk egin beharrekoa. Saiatuz eta ahalegin handiz bakarrik ez dugu ezer egingo. Talentua eta aukerak behar dira.

8. Inprobisatzea txarra da. Inprobisatzen ez jakitea izugarria da.

9. Ez dago ezinbesteko inor. Errealitatea da ezer ez dela berdina hainbat pertsona ez badaude. Haien existentzia ukatu edo borrokatu beharrean, hobe balioestea.

10. Badira teknologiak inoiz egingo ez dituen gauzak. Ez ezazu inoiz esan.

Artikulu hau VIA Empresa hedabiderako idatzi da originalki 10 bajanades que sorprenentment s’acostumen a dir izenburupean, eta bertatik itzuli eta egokitu da.

 
 

 

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK