Independentzia lortzea, loteria tokatzearen parekoa

Zorionez, esan dezaket joan den hilabetetik gazte pribilegiatuen taldekoa naizela, etxe bat erosteko aukera izan baitut eta nire etxearen jabe naizela esan dezakedalako. Eta pribilegiatua esaten dut, lau gaztetik hiruk ezin dutelako etxe bat erosi. Gainera, azken urtean kopuru hori igo egin da, zehazki, gazteen % 22k ezin du etxebizitza bat erosi. Ondorioz, badugu beste datu bat: gazteen % 70ek etxebizitza partekatu behar dute independizatu ahal izateko.

Eta, era berean, Espainiari buruzko beste albiste bat ere topatu dut, non esaten duten dualtasun bat bizi dugula, aldi berean pilatutako etxeak eta gehiegizko gelak dituzten etxeak ikustean, edo baita hutsik eta erabilerarik gabeko etxe asko aurkitzean ere. Hau da, testuingurua ez da batere mesedegarria gazteen independentzia sustatzeko. Eskertzekoak dira hainbat organo publikok sustatzen dituzten laguntzak, baina, agian, haratago joan beharko genuke, eta etxebizitza-eredu alternatiboak bilatu beharko genituzke. Eta ez bakarrik gazteenen independentzia sustatzeko. Izan ere, beste arazo batzuei batera aurre egin egiteko aukera eskaini dezake, hala nola bakardadeari edo jasangarritasunari.

Independentzia lortu ahal izatea aske sentitzetik haratago doala azpimarratu nahi dudan arren, gizarte gisa aurrera egiteko eta hazteko beharrezkoa den esperientzia da. Aldiz, gaur egungo testuinguruari erreparatuz, pribilegio bat baino ez da. Gainera, ezin gara alderatu Europako beste herrialde batzuekin, egoera asko aldatzen baita. Adibidez, suediarrak 18-19 urterekin independizatu ohi dira. Are gehiago, gehienek ez dute pisurik partekatzen, eta ez dira ikasle-egoitza batean bizi; aitzitik, bakarrik bizi dira, pisu edo etxe batean. Adineko pertsonekin ere gauza bera gertatzen da: horietako asko bakarrik bizi dira.

Esan bezala, ezin gara alderatu testuingurua eta beharrak desberdinak direlako: Suedian bakardadeari aurre egin nahi diote, eta gure kasuan independizazio duin bat bizitzeko aukera izatearen alde borrokatu beharko genuke. Herrialde hartan, Sällbo (adiskidetasunean bizitzea) izeneko esperimentua jarri dute martxan. Proiektuak 400 eta 500 euro bitarteko alokairuko 51 etxebizitza eskaintzen ditu 70 urtetik gorako pertsonentzat, eta 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Baina baldintza bat bete behar dute: astean bi ordu bizilagunekin partekatu behar diuzte. Beste ekimen interesgarri batzuk dira aitona-amona adoptatzekoa, non adineko pertsonekin denbora pasatzeko konpromisoa hartzen duzun, eta, kasu batzuetan, haiekin beren etxeetan bizi zaitezkeen, haiekin kalitatezko denbora pasatzearen truke.

Eredu alternatibo horiek guztiak oso interesgarriak dira, arazo bati baino gehiagori aurre egiten baitiete aldi berean. Kontua da prest egongo zinateke horrelako ekimenetan parte hartzeko? Irtenbide bakarra dela uste duzu? Egia esan, berritzaileagoak izan eta gehiago arriskatu beharko genuke independizazioa bezalako arazoen konponbidea bilatzeko garaian.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK