Lana eta familia-bizitza uztartzeko neurri berriak

2023ko ekainaren 30ean indarrean sartu dira lana eta familia bizitza uztartzeko neurri berriak, Laburpen txiki bat eginez, honako hauek:

1. Sexuagatiko diskriminazioaren arrazoitzat hartzen da familia eta lana bateragarri egiteko edo erantzukidetasunerako eskubideak baliatzeagatik emakumeei edo gizonei emandako tratu kaltegarria.

2. 12 urtetik gorako seme-alabak, ezkontidea edo izatezko bikotekidea, bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko senitartekoak edo etxebizitza berean bizi diren eta adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik beren kabuz moldatu ezin diren mendeko beste pertsona batzuk zaintzeko beharra duten pertsonei lanaldiaren iraupena eta banaketa egokitzeko eskubidea zabaltzen zaie. Horretarako negoziazio prosezua 15 egunetara mugatzen da —lehen 30 egunekoa zen—.

3. Ordaindutako baimenetan aldaketak sartzen dira hiru sartzen dira: lehena, izatezko bikotea erregistratuz gero, egutegiko 15 eguneko baimena izateko eskubidea aitortzen da, horrela egoera hori ezkontzarekin parekatzen delarik —egia esan, hitzarmen kolektibo gehienetan parekatze hori ematen zen—; bigarrena, 5 egunera luzatzen da —lehen 2 egun ziren— istripuagatiko edo gaixotasun larriagatiko, ospitaleratzeagatiko edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatiko baimena. Eta gainera, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senideez gain, eskubide hori izango dute ezkontideak eta izatezko bikotekideak, izatezko bikotekidearen odol-ahaidetasunezko ahaideak, baita langilearekin etxebizitza berean bizi den eta hura benetan zaintzea eskatzen duen beste edozein pertsonak ere. Baimena urtean zehar sortzen da, eragiten duten egoera guztietan, eta, beraz, ez da 5 eguneko baimen bakarra, urte naturala igarotzea eskatzen duena; azkena, senidearen heriotzagatiko baimena handitu egiten da izatezko bikotearen heriotza sartzeko. Baimenaren iraupena 2 egunekoa izango da, eta beste bi egun luzatu ahal izango da bidaia egin behar izanez gero.

4. Bularreko haurra zaintzeagatik lanaldia murrizteari dagokionez, enpresa bereko bi langilek eskatzen badute subjektu eragile berari dagokionez, enpresak mugatu egin dezake murrizketa, arrazoi oinarridun eta objektiboengatik, baina plan alternatibo bat eskaini beharko du.

5. Lanaldia murrizteko eskubidea zabaltzen zaie ezkontidea edo izatezko bikotekidea eta izatezko bikotekidearen ahaidea zuzenean zaindu behar dutenei. Adingabea edo senitartekoa zaintzeagatik lanaldia murrizteko kasu guztiei dagokienez, eskubidea mugatzeko arrazoi oinarridun eta objektiboak idatziz justifikatu behar dira, enpresa bereko bi langilek subjektu eragile berarekiko eskatzen dutenean. Kasu horretan, enpresak plan alternatibo bat eskaini behar du.

6. Beste eskubide bat aitortzen zaie langileei, ezinbesteko arrazoiengatik lanera ez joateko, senideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik beharrezkoa denean, eta gaixotasuna edo istripua dela eta, lanera berehala joan behar dutenean. Absentzia-orduak urtean gehienez 4 egunetan ordainduko dira, hitzarmen edo akordio kolektiboan ezarritakoaren arabera, eta absentziaren arrazoia egiaztatu beharko da.

7. Semea, alaba edo familian hartutako adingabea zaintzeko guraso-baimena edukitzeagatik kontratua eteteko eskubidea aitortzen da, urtebetetik gorako denboraz. Eskubide hori adingabeak 8 urte bete arte baliatu ahal izango da. Gehienez 8 asteko iraupena izango du, jarraituak edo etenak, lanaldi osoan edo partzialean, erregelamenduz ezarritakoaren arabera.

8. Jaiotzagatik eta adingabea zaintzeagatik kontratua etetearen iraupena luzatu egingo da guraso bakarreko familien kasuan. Guraso bakarrak kontratua eteteko luzapen osoak baliatu ahal izango ditu, bi guraso dituzten familien kasuaren moduan, semea edo alaba ezgaituta badago edo jaiotza anizkoitzak badira.

9. Lana eta familia-bizitza uztartzeko neurriak kaleratzearen aurka babesten dira, kontziliazio eskubide guztiak baliatzen direlarik, berriak barne, diziplinazko kaleratzea eta kaleratze objektiboa deuseztzat emateko arrazoien artean.

Langileentzako neurri onuragarriak benetan. Hala ere, empresa txikien ikuspegitik, ordaindutako baimenen handitzeak kalte nabarmenak ekar ditzake: batetik, kopuru handiagoa ordaindu beharko dutelako eta, bestetik, langilea ordezkatzeko beharra hantiduko delako. Beraz, faltan botatzen da enpresa txikientzako laguntzak egotea neurri hauek ezartzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK