Gure administrazioetan “lider ona” izatearen inguruan asko hitz egiten ari da, eta gaurkoan honen inguruan hausnartu nahiko nuke. Sarri administrazio on bat prozedurak betetzearekin lotzen dugu: kontuak garbi eramatea, legez jardutea, epemugak betetzea... finean, egunerokoa eraginkortasunez kudeatzea, inor haserrarazi gabe. Baina nahikoa al da hori?
Aholkularitza talde internazional baten azken ikerketa batean —1.500 lider publikoren portaera aztertuta—, integritatea, konfiantza sortzeko gaitasuna, ikuspegi argia eta aldaketetara moldatzeko ausardia praktikan jartzea dela lidergotza ebazten du. Eta egia da, administrazio publikoek erronka konplexuak dituzte gaur egun: digitalizazioa, zaintza-sistemaren jasangarritasuna, fidagarritasunaren krisia... Erronka horiei aurre egiteko, “KPI”-ak betetzea ez da nahikoa, komunitatearen ongizatea erdigunean jartzen duten lidergo ausartak behar ditugu, datu bat gehiago kudeatzeaz harago joango direnak. Horrek ez du esan nahi emaitzak eta efizientzia bigarren planoan geratu behar direnik, baina lidergo publikoak bestelako neurketa batzuk behar ditu, eta gure administrazioetako hainbat teknikari hausnarketa horretan hastekoak direla ulertua dut: politika publikoak, herritarren konfiantza, komunitatearen parte-hartzea, eraldaketa gaitasuna... neurtzen eta ebaluatzen.
Administrazioan ez, baina administrazioarekin lan egiten dudanez gero, gure administrazioetan lider tekniko onak ditugula baieztatu dut, baina horiek loratzeko abagunerik eskaintzen ez duen sistema bat dugu. Akatsen beldur gara, lau-urteko legealdiak ditugu —oso epe laburrak dira eraldaketa sakonak egiteko—, eta horrek berrikuntzarako eta gardentasunerako espazioa itotzen du. Halaber, testuinguruak aldaketa sakonak eskatzen ditu, eta lider ausart eta etikoen premia inoiz baino handiagoa da. Ikerketa honetan parte hartu duten gehiengo langileek aho batez dio hurrengo bost urteak azken hamar urteak baino nahasiagoak eta eraldaketa gehiago sortuko dituztela. Batez ere hiru aldagai nabarmenei esker-erruz: teknologia disruptiboen eragina —hala nola AI eta automatizazioa—, herritarrek administrazioarekiko duten espektatibak handitzea eta gobernuekiko konfiantza gutxitzea, eta arrisku geopolitikoaren areagotzea.
Azkenaldian lidergo partekatuaren sistema asko erabiltzen ari da administrazioko langileen artean. Lidergo partekatua ez da “lider askoren presentzia” izatea, lidergoaren boterea komunitatean deszentralizatzea baizik. Nola egin goiko postuetan daudenek erabakiak gainontzekoekin partekatzea? Nola partekatu erabakiak hartzeko ardura eta boterea? Informazio eta norabide gardenak behar ditugu, eta orain kaleetan, enpresetan eta administrazioko pasilloetan ematen diren dilema sozial eta eztabaidak elkarrekin adostu.
Azken batean, lidergo ausarta eta partekatua ez dira erronka tekniko huts bat, gure komunitatearen etorkizuna eraikitzeko tresna kolektiboak baizik. Administrazioak eta herritarrak elkarrekin pentsatze- eta erabakitze-prozesuak sendotzen jarraitzeko unea da, eraldaketa sakonak egiteko behar den konfiantza sortuz eta boterea banatuz. Hamarkada hau historian izan ditugun gertakari handienen artean kokatzen ari dira adituak —momentuan bat egin duten krisi, eraldaketa eta demografia eraldaketak kontutan izanda—, eta lider honenak behar ditugu publikoa eta komunak diren erronkei aurre egiteko. Jarrai dezagun boterea eta debatea partekatzen.