Superheroi berritzailea

Joan den astean, nire lagun Angel Albak El día a día del innovador podcastean Tendayi Viki berrikuntza arloko aditua elkarrizketatu zuen, eta podcasta entzun ostean, egile horri buruzko informazio gehiago biltzen hasi nintzen (haren erreferentziazko liburua daukat hazi eta hazi egiten den nire belarritakoen apalean...), eta bere webgunean dituen pare bat bideo ikusi nituen.

Enpresa handi eta tradizionaletako berrikuntza jorratzen du Tendayi Vikik bere edukietan, eta benetan interesgarria da. Hala, bereziki harritu ninduen baieztapen batek: "korporazioen barruan berrikuntzan aritzen garen pertsonak superheroiak gara".

Hara! Baieztapen ausart hori harroputza eta gehiegizkoa dela esan daiteke, baina sakonki aztertuz gero (eta horixe da gaur egun espazio honetan egin nahi dudana), zentzu handia du.

Finkatutako erakunde batek egitura zurrunekin lan egiten du, oso funtzio egonkorrekin, eta pertsona bakoitzak badaki zer egin behar duen une bakoitzean, inprobisaziorako astirik eta lekurik gabe, epe labur/ertainean emaitza, oro har, ekonomikoak lortzeko. Normalean, jorratutako lan ildotik ateratzea zailtzen duten arauak jarraitzen dituzte (askotan, duela hamarkada batzuetatik), beti eraginkortasuna eta, nahi izanez gero, bikaintasuna bilatuz.

Eta, ai ene! Orain berrikuntza funtzioa sartuko dugu (eta konpainietan funtzio berri samarra delako sartuko dugu). Etorkizunaz, sarrera berriez, mehatxuez... hitz egiten duen eginkizuna, eta "status quo" delakoa zalantzan jartzen du.

Funtzio bakar bat ere ez dago berrikuntza funtzioa bezain ezbaian jarrita. Denok ausartzen gara iritzia ematera, iraganeko porrotak gogoratzera, marrazten diguten etorkizun hori zalantzan jartzera.

Eta tamaina, osaera eta jatorri desberdineko hainbat enpresetan funtzio horri buruz hausnartuz, berrikuntzaren funtzioa zilegi ez dela ohartu naiz. Izan ere, duela gutxi arte, Espainian ez zegoen honen inguruko unibertsitate ikasketarik (bigarren mailako diziplinatzat jotzen zela esatera ausartuko nintzateke).

Nork pentsatzen du etorkizunean orainaldi distiratsu bat bizitzen ari garenean? Edo okerrago: nork pentsatzen du etorkizunean, lehentasun nagusia bizirautea denean?

Egia esan, berrikuntzara hainbat bidetatik irits daiteke (Tendayi bera psikologoa da, eta nire lankideen artean ingeniariak, historialariak, antropologoak, ekonomistak... daude); bada, berritzea jarrera bat da. Ausardia, lidergoa, erresilientzia, malgutasuna, etengabeko ikaskuntza... eskatzen dituen jarrera bat.

Baina jarrera hori edukita, ez dezagun ahaztu erakundean berrikuntza hori sistematizatzea ahalbidetuko diguten metodologien azterketa egitea, ezinbestekoa baita emaitzak lortzeko (eta emaitzez ari gara berrikuntzaz ari garenean).

Eta uste dut erakundeetan berrikuntzaren zilegitasun faltaren arrazoi nagusia etorkizunaz hitz egitea kostatzen zaigulako dela, ez garelako eroso sentitzen, ez delako gure esparrua... Plan estrategikoetan (modatik at zertxobait) 3-5 urtera proiektatzera ausartzen gara, baina beti da orainaren proiekzio bat... Modu honetara baikara indartsuak.

Berrikuntza arloaren eginkizun nagusia konpainia iraunaraztea da, etorkizuneko negozio eredua sortzen lagunduz, gaur egun gauden eta etorkizunean egon nahi dugun/behar dugun lekuen arteko bidea eraikiz.

Berritzea jarrera bat da. Ausardia, lidergoa, erresilientzia, malgutasuna, etengabeko ikaskuntza... eskatzen dituen jarrera bat.

Xavier Marcet maisu handiak dioen bezala: "Berritzea etorkizuna orainaren agendan jartzea da". Baina nork pentsatzen du etorkizunean orainaldi distiratsu bat bizitzen ari garenean? Edo okerrago: nork pentsatzen du etorkizunean lehentasun nagusia bizirautea denean.

Lagun berritzaileok, ez dezagun etsi, erronka handia baitugu aurretik, baina baita erantzukizun handi eta polita ere.

Artikulu hau VIA Empresa hedabiderako idatzi da, eta bertatik itzuli eta egokitu da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK