
Azken urteotan gure belarri eta arimak leundu ditu Izarok bere kantu eta ahotsarekin. Errefuxiatuena, La felicidad, Er(h)ori, x eta besteak... kantu distiratsu ugari eskaini dizkigu abeslari mallabiarrak bere ibilbidean zehar. Baina ba al dakigu zer dagoen kantu horien guztien atzean? Zein istorio? Zer emozio? Zein mezu?
Bada, kantu horien inguruan, eta, oro har, bere ibilbideaz solasean arituko da Izaro ekainaren 8an, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, arratsaldeko 18:00etan. Joseina Etxeberria kazetari eta musika adituak gidatuko du solasaldia, zeina Musikero egitasmoaren baitan egingo den. Musikeroren bidez, Euskal Herriko musikariak herriz herri joaten dira euren ibilbideari buruzko solasaldiak eskainita. Oraingoan Hondarribian izango da Izaro, eta EnpresaBIDEAk topaketara joateko bi sarrera zozkatuko ditu.
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna ekainaren 3a, asteartea, izango da. Zozketa, berriz, 4an, asteazkenean, egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA zuzenean jarriko da harremanetan sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!