• Izaskun Rekalde Pantailak Euskarazeko lehendakaria zendu da

Izaskun Rekalde Pantailak Euskarazeko lehendakaria zendu da

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea zen, eta EHUn eta Lanbide Heziketan aritu zen irakasle

Argazkia: Pantailak Euskaraz
Argazkia: Pantailak Euskaraz
2023eko ekainaren 14a
Eg. 2023eko ekainaren 14a

Izaskun Rekalde (Usansolo, Bizkaia, 1977) Pantailak Euskarazeko bozeramaile eta lehendakaria hil da, 45 urte zituela. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Rekalde Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktore ere bazen 2017tik coachingari loturiko esparruan —Europako Coaching Eskolan ere aritu zen ikasketak egiten—, eta 2019an Doktorego Sari berezia jaso zuen. Azkeneko urteetan irakasle lanetan aritu bada ere Lanbide Heziketan eta Euskal Herriko Unibertsitatean, 2003tik 2010era BBVAn giza baliabidetako teknikari izan zen.

 

Ekonomiaz harago, euskalgintzari loturiko ibilbide luzea izan zuen Rekaldek, besteak beste, Pantailak Euskarazen bozeramaile eta lehendakari gisa. Ikus-entzunezkoetan euskarak behar duen rola aldarrikatu asmoz jaio zen mugimendua.