%12 hazi da Aclimaren fakturazioa

2022a 2.412 milioi euroko fakturazioarekin itxi du euskal ingurumen-klusterrak eta 266 milioi inbertitu dituzte berrikuntzan

Aclimaren urteko batzarra Donostian | Argazkia: Aclima Aclimaren urteko batzarra Donostian | Argazkia: Aclima

Aclima, euskal ingurumen-klusterrak osatzen duten 123 enpresek urteko batzarra egin dute gaur goizean Donostian. Bertan azaldu dutenez, 2022an 2.213 milioiko fakturazioa izan zuen klusterrak, 2021ean baino %12 handiagoa. Zuzeneko enplegua ere %4 hazi dela adierazi dute, 5.952 lanpostutara heldu delarik klusterra.

Xabier Caño Aclimako presidentearen hitzetan, asmo handiko kudeaketa bati esker, euskal industriaren trantsizio ekonomikoa gidatzen ari da ingurumen-klusterra. Era berean, nahiz eta egungo esparru globala ezegonkorra dela onartu, “zifra hauek bere momentu onenean dagoen kluster baten erradiografia bat dira, eta hau Aclimak sustatutako asmo handiko kudeaketaren emaitza” direla nabarmendu du.

Halaber, azken bi urteotan, klusterraren enpresa elkartuak %25 igo dira, eta egun, guztizko 124 elkarteetatik 94 enpresa pribatuak dira. Aclimaren enpresa gehienak bizkaitarrak dira (%66), gipuzkoakoak %25a eta arabakoak %9a.

Berrikuntzari dagokionez, Cañok sektorearentzat oso urte ona izan dela uste du. I+G proiektuetan 266 milioi euro inbertitu ziren iaz, 2021ean baino %17 gehiago. Gainera, Aclimak teknologia-berrikuntzako 35 proiektu eta enpresa-berrikuntzarako beste 50 proiektu baino gehiago burutu ditu iazko urtean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK