2035ean errekuntza motorreko ibilgailu berrien salmenta etetea adostu du EBk

2026an aztertuko du hibridoekin eta erregai sintetikoko ibilgailuekin zer gertatuko den

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Europar Batasuneko hogeita zazpi herrialdeetako Ingurumen ministroak akordio batera iritsi dira, 2030 urterako karbono isuriak %55 murrizteko helburua duen “55. helburua” lege-sortan. Arau horietako batek eragin zuzena izango du autoen merkatuan, 2035etik aurrera auto berrien karbono isuriak %100 murrizten baititu. Ondorioz, 13 urte barru ezingo da gasolina edo diesel hutsez dabilen ibilgailu arin berririk saldu Europan.

Zenbait herrialdek 2040ra atzeratu nahi zuten une hori, baina Ingurumen kontseiluak Alemaniaren proposamena onartzea erabaki du eta %100 murrizketa helburua 2035erako ezarri du. 2030erako, berriz, CO2 isuriak %55ean murriztu beharko dituzte turismoek eta %50 furgonetek.

Auto hibrido eta erregai sintetiko neutroak dituzten ibilgailuen inguruan ez du erabakirik hartu Europako Batzordeak, 2026an berrikusiko du ea ibilgailu mota horiek betetzen ote duten %100eko murrizketa helburua.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK